Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

200 korrikalarik baino gehiagok izena eman dute Ondarru-Lekitto Kostaldeko Lasterketan

Zapatuan [irailak 25] egingo duten lasterketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago gaur [irailailak 23] gauerdira arte. Momentuz 230 korrikalari daude izena emanda.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Lekeitio,Mendexa,Ondarroa
2021/09/23

V. Ondarru-Lekitto Kostaldeko Lasterketa lehiatuko dute zapatuan [irailak 25]. Parte hartzaileak 17:00etan Ondarroako Itsasaurre plazatik aterako dira, eta helmuga Lekeitioko Independentzia plazan egongo da. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur [irailak 23] gauerdira arte izena eman ahal dute herrikrosaren webgunean. Gaur gaurkoz 230 korrikalarik izena eman dute, eta gehiez ere 250 parte hartzaile egon ahal dira.

Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeak antolatzen duen probaren ibilbidea 16 kilometrokoa da, eta lasterketak iraun bitartean kostaldeko errepidea itxiko dute. Hain zuzen, 16:40an Lekeitiotik Ondarroarako noranzkoan itxiko dute bidea, eta 17:00tan Lekeitiorako noranzkoan. “Bide osoa itxiko da, eta ordu tarte horretan Mendexa eta Asterrikatik ere ez da kostako errepidera irteteko aukerarik egongo. Berandu jota, 19:00etan zabalduko da errepidea. Lasterketako eskoba pasatu ahala zabaltzen joango da”, azaldu dute antolatzaileek. 100 bat laguntzailek kontrolatuko dituzte Ondarroa, Lekeitio eta errepide guztiko bide gurutzeak.

Joan-etorriko autobus zerbitzua eskainiko dute antolatzaileek aringa-aringalarientzat

Halaber, bi udalerriotako zirkulazioan ere eragina edukiko du lasterketak. Ondarroako herri barrua 16:45etik 17:30era arte itxita egongo da, eta Lekeition 17:45etik 19:00ak arte kale batzuk itxiko dituzte.

Bestalde, parte hartuko duten korrikalarientzat autobus zerbitzua eskainiko du antolakuntzak. 15:00tan hasita Lekeitiotik Ondarroara autobusak bete ahala irtengo dira. Azken autobusa 16:00ak aurretik irtengo duela jakitera eman dute. Bueltan, berriz, 19:30ean irtengo dira Lekeitiotik Ondarroara. “Kontsigna zerbitzua egongo da irteeran (Lekeition jasotzeko) eta helmugan: 14:30tik Lekeition eta 15:30tik Ondarroan”.

Taldekako saria. Bestalde, sariei dagokienez, lehenengo hiru emakumezkoak eta gizonezkoak saritzeaz gain, Lea-Artibai mailako sariak ere banatuko dituzte, lehenengo hiru sailkatuentzat eta baita taldekako sari bereziak ere: “Herri bereko lehenengo helmugaratzen diren lau emakumeek edota lau gizonezkoek sari hori irabazteko aukera edukiko dute”. Era berean, parte hartzaile guztiei kamiseta bana ere emango diete opari.

2019ko lasterketa Yasshine Bih Bih bilbotarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak irabazi zuten (iaz ez zuten egin pandemiagatik), eta eskualdeko azkarrenak Ander Okamika lekeitiarra eta Ioana Osa ondarrutarra izan ziren. Herri bereko lehen lau neska eta lehen lau mutilen taldekako sariei dagokienez, mutiletan Lekeitiok eraman zuen saria (Ander Okamika, Ibon San Migel, Iker Hormaetxea eta Ibon Bengoetxea), eta nesketan, berriz, Ondarroak (Ioana Osa, Leire Martin, Dunixe Burgoa, Eneritz Basurko).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.