160 txirrindularik parte hartu dute Etxebarriko VII. BTT Martxan
Espero baino parte hartze handiagoa eduki dutela azaldu dute antolatzaileek. Giro onean egin zen kirol proba.
Antolatzaileek espero baino txirrindulari gehiago batu ditu aurten Etxebarriko BTT martxak. Guztira, 160 txirrindularik parte hartu dute Etxebarriko Txik-Txak elkarteak antolatuta, zapatuan [irailak 25] egin zen kirol ekitaldian.
Giro ona izan zen nagusi, eta eguraldiak ere lagundu zuen probak iraun zuen bitartean. Txirrindulariak 15:30ean irten ziren Etxebarriko Peñanekua plazatik eta inguruko basoetan zehar eman zuten 36 kilometroko buelta, berriro ere plazara itzultzeko. Amaieran jan-edana, opariak, zozketak eta musika eduki zituzten. Martxaren harira, herriko zein kanpoko jente asko elkartu zen Etxebarriko plazan, 20:00etan euria hasi zuen arte.
Parte hartzaile kopuru handia zela eta “arazoren bat” eduki zuten arren, guztia “ondo” joan zela azpimarratu dute antolatzaileek.