Asteburuan Ondarroan erregistratu dituzte positibo gehienak
Barikutik domekara [irailaren 24tik 26ra] 12 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun ez dute kasurik erregistratu. Eta horietatik 10 positibo Ondarroan erregistratu dituzte, eta beste 2 kasuak Lekeition. Ondarroako intzidentzia tasa igo egin da. Mutriku, aldiz, gune horien sartu da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia maila nabarmen hari da jaisten. Azken hiru egunetan [irailak 24-25-26], esaterako, 12 positibo erregistratu dituzte: 10 Ondarroan eta 2 Lekeition. Ondorioz, Ondarroako intzidentzia tasa igo egin da. Dena dela, Ondarroak gune laranjan egoten jarraitzen du. Bestelako egoera da Mutrikukoa. Izan ere, gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da; barikuan 319,91ko tasa zeukan, eta gaur [irailak 27] 282,27koa dauka.
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 23 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 47 kasu gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (17), eta atzetik datoz Lekeitio (7), Mutriku (3) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Lurraldeak. Hiru lurraldeek 100eko tasatik behera edukitzen jarraitzen dute. Arabako intzidentzia tasa 77,22koa da gaur (barikuan baino puntu 8 gutxiago), Bizkaikoa88,60koa (-11 puntu) eta Gipuzkoakoa 89,39koa (-9 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 27):
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 299,40 (150 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 159,11 (159 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 581,15 (110 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0 (barikuan 211,86 zeukan)
- Munitibar: 436,68 (219 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 282,27 (37 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 361,85 (23 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: