Intzidentzia maila jaitsita, Lekeitio gune laranjan egotera pasatu da
Uztailaren 20an sartu zen Lekeitio eremu gorrian, eta ordutik intzidentzia maila altuko herrietako bat izan da, gaur arte. Bestalde, atzo [irailak 27] 5 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibain: 4 Ondarroan eta 1 Etxebarrian. Ondorioz, bi herrietako intzidentzia tasak igo egin dira.
Uztailaren 20an sartu zen Lekeitio eremu gorrian, Ondarroagaz batera. Ordutik, Lekeitio gune gorrian egon da. Abuztu bukaeran, gainera, ia 1.000ko tasa edukitzera ere heldu zen, eta San Antolin jaiak ospatu beharko liratekeen egunak gainean zeudela eta, udalak neurriak zorroztea erabaki zuen. Gaur, aldiz, intzidentzia tasa 263 puntu jaitsi da, eta gune laranjan egotera pasatu da; Atzo [irailak 27] 581,15ko tasa zeukan Lekeitiok, eta gaur [irailak 28] 318,25eko tasa dauka.
Atzo [irailak 27] erregistratutako positiboei dagokienez, Lea-Artibain beste 5 kasu erregistratu zituzten: 4 Ondarroan eta 1 Etxebarrian. Ondorioz, bi herrietako intzidentzia tasak igo egin dira. Etxebarria, gainera, 0 tasa edukitzetik 134,23koa edukitzera pasatu da. Eta azken egunetako joera mantenduko balitz, litekeena da bihar [irailak 29] Ondarroa gune gorrian sartzea.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 73,59koa da gaur (atzo baino puntu 4 gutxiago), Bizkaikoa 84,51koa (-4 puntu) eta Gipuzkoakoa 82,03koa (-7 puntu).
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 23 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 47 kasu gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (17), eta atzetik datoz Lekeitio (7), Mutriku (3) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 28):
- Amoroto: 0 (atzo 240,96ko tasa zeukan)
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 134,23 (atzo 0 tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 318,25 (263 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 207 (75 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 385,20 (24 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: