Intzidentzia maila jaitsita, Lekeitio eta Mutriku gune horian sartu dira
Bi herriak gune laranjan zeuden. Atzo [irailak 28] 2 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibain, eta bi kasuak Ondarroan atzeman zituzten. Herri guztietako intzidentzia tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Lurraldeetako tasek ere behera egiten jarraitzen dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia mailak behera egiten jarraitzen du. Hala, Lekeitio gune gorrian sartu zen uztailaren 20an, eta hala egon zen atzora [irailak 28] arte. Gaur [irailak 29], baina, gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da. Mutriku ere gune horian sartu da gaur [irailak 29]; atzo [irailak 28] 207ko tasa zeukan, eta gaur 188,18koa dauka.
Atzo [irailak 28] erregistratutako positiboei dagokienez, Lea-Artibain beste 2 positibo erregistratu zituzten, eta bi kasu horiek Ondarroan erregistratu zituzten. Dena dela, herri horretako intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da, eta herriak gune laranjan egoten jarraitzen du.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 71,47koa da gaur (atzo baino 2 puntu gutxiago), Bizkaikoa 79,37koa (-5 puntu) eta Gipuzkoakoa 76,76koa (-6 puntu).
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 23 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 47 kasu gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (17), eta atzetik datoz Lekeitio (7), Mutriku (3) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 29):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 262,90 (56 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 188,18 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 373,53 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: