Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Bi eguneko dolua eta beste mobilizazio bat, hildako arrantzalearen heriotza salatzeko

Senegaldarren elkarteak (Sangomar) domekan [urriak 3] 13:00etan Alamedan batzera deitu du. Laneko segurtasuna eta osasuna arrantza sektorearen lehentasunak izatea exijitu dute sindikatuek. Udalak lan istripu guztiak salatzeko adierazpen instituzionala onartu du.

Ondarroako arrantzalearen heriotza salatzeko gaur goizean Ondarroan egindako elkarretaratzea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/10/01

Ondarroako Kaxarra arrasteontzian lanean ari zen marinelaren heriotza salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute gaur [urriak 1] Ondarroako portu sarreran. Hildakoaren senide eta lagunei elkartasuna adierazteaz batera, laneko segurtasuna eta osasuna arrantza sektorearen lehentasunak izatea exijitu dute sindikatuek. Ezbeharra salatzeko domekarako [urriak 3] beste mobilizazio bat ere deitu du Sangomar senegaldarren elkarteak; 13:00etan Alamedan batzera deitu dute. Horrez gain, udalak bi eguneko dolua ezarri du, eta herritarrei lan istripua salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egin die.

Gehiengo sindikala: “Istripu larriak gertatzen dira urtero arrantza sektorean. Itsasontzietako segurtasun neurriak egiaztatzeko eta horien jarraipena egiteko giza baliabideak falta dira”

Lan istripua salatzeaz gain, ardurak ere exijitu dituzte; heriotzak eta istripuak saihesteko “benetako politikak” eskatu dizkiete erakundeei. Gehiengo sindikalak aho batez egin ditu aldarrikapenak: “Aski ezagunak dira arrantza sektorearen lan baldintza eskasak eta gogorrak, eta oso segurtasun neurri gutxigaz lan egiten da. Itsasontzi barruko prebentzioa ez da lehentasunezko gaia, eta, ondorioz, istripu larriak gertatzen dira urtero sektore horretan. Itsasontzietako segurtasun neurriak egiaztatzeko eta horien jarraipena egiteko giza baliabideak falta dira”.




Bi dolu egun ezartzeaz gain, udalak adierazpen instituzionala ere onartu du. “Ondarroako Udalak salatu nahi du istripuak, kosta ahala kosta, eta denaren gainetik saihestu behar direla. Edozein lanetan lan segurtasunak lehentasuna eduki behar du”. Lan istripuak sistema ekonomiko-sozialaren “egiturazko arazo” bilakatu direla esan eta erakunde guztiei eskatu die lan arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan laguntzeko. Horrez gain, esan dute hildakoaren senide eta lagunei beharrezkoak diren izapide guztietan lagunduko dietela. “Pedro Lasarte Iparragirre Aniztasun zinegotzia komunitate senegaldarrak Ondarroan dituen ordezkariekin etengabe harremanetan dago beharrezkoa den guztian laguntzeko”.

Herritarraren heriotza zerk eragin duen argitzeko bitartekoak ere jarriko dituela esan du udalak, eta lan istripua salatzeko egingo diren elkarretaratze guztiekin bat egiteko eskatu die herritarrei. “Udalak bat egingo du domekan [urriak 3] 13:00etan Alamedan egingo den mobilizazioagaz”.

Ezbeharra. Lan istripua martitzenean [irailak 28] gertatu zen, 23:45ak aldera, eta une horretan itsasontzia Frantziako kostaldeko uretan ari zen arrantzan, lehorretik 6 bat miliatara. Lekukoen arabera, sarea uretaratzeko maniobratzen ari zirela sarea eusten duen kakoetako bat hautsi eta kable handi batek jota zauritu zen 40 urteko arrantzalea.

Arrantzalea ez zen bat-batean hil. “Kolpearen ondorioz besoa hautsi eta saihets aldean mina hartu zuen. Une hartan kontziente zegoen, eta osasun protokoloa aktibatu ostean, besoan ferula bat eta lepoko bat ipinita logelara eraman zuten; ontziak ere porturako bidea hartu zuen. Baina 01:00ak pasatxo zirenean haren egoerak okerrera egin zuen, eta arnasarik hartzen ez zuela ikusirik, telefonoz zerbitzu medikuek emandako gomendioak jarraituz erreanimatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin”. Chemaipa enpresako arrasteontzia 10:00ak inguruan sartu zen Ondarroako portura.

[IRAKURRI UDALAK ONARTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.