Bigarren egunez jarraian, positibo bakarra erregistratu dute eskualdean
Herenegun [urriak 4] gertatu modura, atzo [urriak 5] erregistratutako kasu bakar hori Ondarroan atzeman zuten. Jaitsi egin dira Aulestiko, Lekeitioko, Mutrikuko eta Ondarroako intzidentzia tasak. Lurraldeetako tasek ere behera egiten jarraitzen dute.
Egunez egun Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa hobetzen ari da. Eta horren adibide da bigarren egunez jarraian positibo bakarra erregistratu izana. Herenegun [urriak 4] gertatu modura, atzo [urriak 5] ere Ondarroan erregistratu zuten positibo bat. Dena dela, intzidentzia tasek behera egiten edo mantentzen jarraitzen dute: jaitsi egin dira Aulestiko, Lekeitioko, Mutrikuko eta Ondarroako tasak.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 55,72koa da (atzo baino 2puntu gutxiago), Bizkaikoa 54,04koa (-2 puntu) eta Gipuzkoakoa 68,57ekoa (-0,14 puntu). Araba eta Bizkaia gune berdean daude, eta Gipuzkoa horian.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urriak 6):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 299,40 (150 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 96,26 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 112,91 (38 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 315,16 (23 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Joan den aste osoan [irailaren 27tik urriaren 3ra] 22 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino kasu 1 gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (13), eta atzetik datoz Mutriku (5), Lekeitio (1), Etxebarria (1), Berriatua (1) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: