Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak, Lea-Artibain eta Mutrikun
Gaur [urriak 13] arratsaldean egin dira elkarretaratzeak Aulestin, Lekeition, Munitibarren eta Markina-Xemeinen, eta bihar [urriak 14] Mutrikun egingo dute. Ondarroan, ostera, zapatuan [urriak 17] batzeko deia egin dute.

Gizon batek 37 urteko bere emaztea hil zuen atzo [urriak 12] Gasteizko Sansomendi auzoko etxebizitza batean, adingabeko bi seme-alabak bertan zeudela, eta bere buruaz beste egin zuen gero. Hilketa horren aurreko gaitzespena adierazteko elkarretaratzeak deitu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.
Lea-Artibai mailan, Aulestin, Etxebarrian, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Munitibarren gaur [urriak 13] egin dituzte elkarretaratzeak, eta Ondarroan zapatuan [urriak 16] egingo dute, 12:00etan, Alamedan. Mutrikun, aldiz, bihar [urriak 14] 18:30ean egingo dute elkarretaratzea, Goiko Plazan; EMAk deitu du Mutrikuko elkarretaratzea.