Lea-Artibai Busturialdearen aurka ariko da BBK Sariketako finalaurrekoan
Busturialdeak Hego Uriberi irabazi dio kanporaketa saioan, eta horregatik Lea-Artibairen aurka ariko da azaroaren 17an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan.
Busturialdea eta Hego Uriberen arteko kanporaketa saioa jakatu da gaur [urriak 27], eta Busturialdea izan da nagusi. Hala, azaroaren 17an Gernika-Lumoko Barrutialde BHIn jokatuko den finalaurrekorako bi taldeak zehaztuta geratu dira: Lea-Artibaiko Busturialdearen aurka ariko da.
Lea-Artibai taldeak Enkarterri/Ezkerraldearen aurka jokatu zuen kanporaketa saioa astelehenean [urriak 25]. Hala, finalaurrekorako txartela lortu zuen. Baina aurkaria nor izango zen erabakitzeke geratu zen; gaurko [urriak 27] saioan erabaki da hori.
Bertsolari Gazteen 29. BBK Sariketako finala azaroaren 29an jokatuko da, 18:00etan, Bilboko BBK Aretoan.
Sariari dagokionez, aurreratu dute taldeko plan bat izango dela saria. “Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia egun osoko plana izango da”.