Maribel Aiertzak 'Asteburua landetxean' liburua argitaratu du
Abenturaz betetako liburua dela dio idazleak. Busturialdean dago kokatuta.
Berriatuan bizi den idazle etxebarritarrak ikasle talde bat protagonista den abenturaz betetako liburua aurkeztu du: Asteburua landetxean. Idazleak berak esan du abentura, historia eta zientzia fikzioa uztartzen dituen liburua dela. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du lan berria.
Idazleak esan du ikastetxeetako irakurleek sarri galdetzen diotela ea eurei buruz noiz idatziko zuen. Eta hala egin du. “Ikasle talde hori Urdaibai inguruan ibiliko da, hango landetxe, baso eta kobazuloetan, abenturaz abentura. Baina taldeko bi ikasle (Galder eta Eider) galdu egingo dira, ez dira afalordura iritsiko”. Beste ikasle talde bat Santimamiñeko kobazuloan harrapatuta geratuko da, eta irakasleetako bati zerbait “harrigarria eta sineztezina” gertatuko zaio.