Lekitto Bedarrak eta udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Udalak 1.000 euroko diru laguntza emango dio taldeari, ikastaroak eta ekintzak antolatzeko.
Lekitto Bedarrekoek esan dutenez, hitzarmena 2021. urteari dagokio. Gaineratu dute hitzarmena sinatzeko bilera aprobetxatu dute baita ere kontatzeko udal aurrekontuari ortu komunitarioaren proposamena egingo diotela. “Koldo Goitia alkateari eta Isabel Mendiguren alkateordeari ortu komunitarioaren proposamena aurrez aurre azaldu diegu”. Dena dela, proposamen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituztela esan dute.
Usotegiko uzta banatzen. Bestalde, urriaren 21ean Usotegian jasotako uzta Elikagaien Bankuari eman zioten. “Aurten hamabigarrenez eman diogu Usotegiko uzta Elikagaien Bankuari”. Aurreratu zuten hurrengo hilean banatzeko letxugak ere landatu zituztela. “Hurrengo hilean ehunka letxuga edukiko ditugu herrian behar dutenei emateko!”.