Intzidentzia maila jaitsita, Ondarroa gune laranjan egotera pasatu da
Lekeitioko tasa igo egin da, eta gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Bizkaia mailan, Ondarroa intzidentzia mailarik altuena daukan bigarren herria da. Joan den aste osoan ere Ondarroan erregistratu zituzten kasu gehien. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa da egoera txarrenean dagoena.
Ondarroako intzidentzia tasa nabarmen jaitsi da astebetean; 466,91ko tasa zeukan duela aste bat, eta gaur [azaroak 1] 303,49ko tasa dauka. Beraz, gune gorrian egotetik gune laranjan egotera pasatu da. Markina-Xemeinen ere intzidentzia tasa jaitsi egin da eta gune horian egotetik gune berdean egotera pasatu da. Mutrikuko tasa ere jaitsi egin da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Lekeitio, aldiz, gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da; 55,35ko tasa zeukan duela aste bat, eta gaur [azaroak 1] 83,02ko tasa dauka.
Astebetean Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia maila asko jaitsi da. Izan ere, joan den aste osoan [urriaren 25etik 31ra] 12 positibo erregistratu zituzten, duela bi aste baino 20 positibo gutxiago: 5 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 3 Mutrikun, 2 Markina-Xemeinen eta 2 Lekeition.
Ondarroa, Bizkaia mailan bigarren. Ondarroa, gainera, intzidentzia tasarik daukan Bizkaiko bigarren herria da; Sondika dago lehen postuan, 341,56ko tasagaz. Gaur gaurkoz Bizkaian ez dago gune gorrian dagoen herririk. Bai aldiz Araban eta Gipuzkoan: Araban Agurainek gune gorrian egoten jarraitzen du (1.064,82), eta Gipuzkoan Lazkao (621,45), Zumarraga (498,93) eta Azpeitia (407,36) dira gune gorrian daudenak.
Lurraldeak. Arabak 54,21eko tasa dauka (duela aste bat baino 7 puntu altuagoa), Bizkaiak 75,54koa (4 puntu altuagoa) eta Gipuzkoak 116,45ekoa (23 puntu altuagoa).
Herriz herriko intzidentzia tasak (azaroaren 1ean eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 83,02 (astebetean 28 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 59,70 (astebetean 40 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 0
- Mutriku: 112,91 (astebetean 76 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 303,49 (astebetean 163 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: