Gripearen txertoa emango dute Etxebarriko frontoian
Azaroaren 10ean emango dituzte txertoak. Txertoa hartzeko ez da aurretik hitzordurik hartu behar.
Azaroaren 10ean gripearen txertoa hartzeko aukera egongo da Etxebarriko frontoian. Jakitera eman dutenez, nahi duten guztiek edukiko dute aukera txertoa hartzeko, ez da aurretik hitzordurik hartu beharko.
Ordutegi bat ezarri dute txertoa hartzera joateko. Horrela, Osakidetzako erizainak 10:15etik 11:15era bitartean egongo dira txertoak jartzen.
Osakidetzak azaldu duenez, gripea gaixotasun infekzioso bat da, eta oso kutsakorra den arren, oro har, onbera da. Gaixo gehienak astebetera edo bi astera sendatzen dira, eta ez dute tratamendurik behar izaten. Adineko pertsonen edo patologia kronikoak dituztenen artean, ordea, gripeak arazo larriak eragin ditzake. Eta, beraz, txertaketa kanpainak batez ere pertsona horiek babestea du helburu.