Josune Aramendi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketan ariko da
Azken kanporaketa saioa Getxon jokatuko da, domekan [azaroak 7]. Irabazlea zuzenean finalaurrekoetarako sailkatuko da. Lehenengo finalaurrekoa Etxebarrian jokatuko da azaroaren 21ean.
Domekan Getxoko Muxikaberri Zentroan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa saioa, 17:00etan hasita. Eta Josune Aramendi markina-xemeindarra ondoko bertsolariekin ariko da: Enare Muniategi (Gautegiz Arteaga), Eneko Aldana (Forua), Koldo Muniz (Forua), Malen Amenabar (Larrabetzu) eta Unai Mendiburu (Algorta). Sarrerak salgai daude, Interneten.
Saioa irabazten duena zuzenean finalaurrekoetarako sailkatuko da, eta besteak puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Lehenengo finalaurrekoa Etxebarrian jokatuko da azaroaren 21ean, 17:00etan, frontoian. Finala abenduaren 18an jokatuko da, Bilbon.
Getxoko saioan gai jartzailea Oier Iturralde Fernandez izango da, eta epaimahaiko kideak, ondokoak: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, IƱaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio).