Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeak indarberrituta ekin dio denboraldiari

Pilotarekiko zaletasuna bultzatzen jarraitzen du Lekeitioko Akarregi Pilota Elkarteak. Urtez urte handitzen eta sendotzen ari da kluba; aurtengo denboraldian 41 jokalari edukiko dituzte.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/11/04

Ilusioz eta gogoz ekin dio denboraldi berriari Lekeitioko Akarregi Pilota Elkarteak. Proiektua egonkortu eta indartu asmoz kluba egiten ari den urteetako lana fruituak ematen ari da egunez egun, eta apurka-apurka handitzen eta sendotzen ari da taldea. Aurten, esate baterako, modalitate desberdinetako 41 jokalarik osatzen dute Akarregi.

Akarregi Pilota Taldeko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza batzordeko kideak. Argazkia: Lekeitioko Akarregi Pilota Taldea

Pala, zesta-punta zein esku pilota, Akarregik pilota modalitate ezberdinak eskaintzen ditu. Eskola Kiroleko sasoian dauden pilotarientzako bi aukera ematen dituzte: esku pilota eta zesta-punta. Talderentzat garrantzitsua da esku pilotan eta zesta-puntan formakuntza ematea, pilotariak eskuak egiten edo indarra lortzen joateko. Klubak uste du zesta-puntan edo esku pilotan jokatu duen batek ez duela prestakuntza berezirik behar palan jokatzeko, hau da, esku pilotan edo zesta-puntan oinarri on bat hartuta, palan ondo jokatu daitekeela. Beraz, pilotari gazteenak hasieran esku pilotan eta zesta-puntan trebatzen dituzte, eta federatzen direnean, 14 urtetik gorako gazte eta nagusiek paleta goman eta paleta argentinarrean jokatzeko aukera ere badaukate.

Gero eta gehiago. Aurten, klubak, Eskola Kiroleko garaiko –8-14 urte bitartean– esku pilotako hamalau jokalari izango ditu. Azken urteetan ez dute nagusien talderik eduki, eta jokatzen jarraitu nahi izan duten 14 urtetik gorakoei Lea taldera edo Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldera joateko aukera ematen diete. Era horretan, Akarregin pilotan egindako bi gazte daude Lean eta beste bat Markina-Xemeinen ari da jokatzen. Nagusien taldea sortzea gaitza bada ere, beheko taldeetan lana eginda, aurrerago, taldea osatzea dute helburu.

Zesta-puntari dagokionez, berriz, 7 eta 14 urte bitarteko hamazazpi puntista dituzte, eta nagusien mailan hiru federatu daude. Modalitate horretan, apurka-apurka gero eta ume gehiago dituzte; aurten sei gazte gehiagok eman dute izena zesta-puntan jokatzeko.

Akarregi pilota taldekoak Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan etntsegatzen. Argazkia: Akarregi Pilota Taldea

Baina nagusiek era badaukate lekua Akarregin. Horiek palan aritzen dira. Trinketean paleta argentinarrean jokatzen dute, eta paleta goman ere ari dira. Guztira, zortzi jokalari ariko dira palan denboraldi berrian, euretako bat palista berria.

Zuzendaritza berria. Zuzendaritzan ere aldaketak izan dituzte. Zazpi urtez klubeko arduraduna izan ondoren, Jagoba Murelagak lekukoa pasatu dio zuzendaritza talde berri bati. Zuzendaritza berria ekainean berritu zen, baina horietako batzuk klubaren parte ziren aurretik ere. Gaur egun, Aitzol Galletebeitia da lehendakaria eta zesta-puntako arduraduna, Iker Diaz de Gereñu palako arduraduna, Aitziber Pagaegik idazkari lanak egiten ditu eta Eskola Kiroleko esku pilotako ardura darama eta Aitziber Goienetxea diruzaina da.

 

2021-2022 denboraldiko taldearen arropak ere berritu ditu taldeak. Argazkia: Akarregi Pilota Taldea

Talde teknikoari dagokionez, esku pilotako entrenatzailea Iban Zabala da, eta aurten hasi da beragaz lanean Antton Azpiazu markina-xemeindarra. Zesta-puntan, berriz, Aitzol eta Pablo Galletebeitia anaiak ariko dira umeak gidatzen.

Txapelketak. San Pedro jaietako txapelketak esku pilotan, zesta-puntan eta palan eta umeen Zapaterito esku pilota txapelketa antolatzen ditu Akarregik urtero. Horrez gain, Bizkaiko, Euskal Herriko txapelketetan eta Xistera zirkuituan ere parte hartzen dute. Momentu honetan nagusien mailako hiru bikote Bizkaiko paleta goma txapelketa jokatzen ari dira, eta aurreko astean hasi zen zesta-puntako bikote bat ere Bizkaiko neurketan parte hartzen.

Asteburu honetan ekingo diote lehiari, berriz, esku pilotakoek. Lau bikote hasiko dira eskola kiroleko Bizkaiko Txapelketa jokatzen. Bestalde, Markina-Xemeinen lehiatzen ari den Elorrio Memorialean parte hartzen aritu dira Akarregiko puntista bi, eta beste bik Berriatuko Luis Bilbao memorialean jokatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.