Markina-Xemeingo EH Bilduk ere Errigoraren kanpaina babestu du
Markina-Xemeingo EH Bilduko kide batzuk, Errigoraren kanpaina babesten. Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu. Markina-Xemeingo koalizioko koalizioko kideek azpimarratu dute Errigora auzolanean oinarritutako ekimen herritarra dela eta elikadura burujabetzan pausoak ematea eta Nafarroako Hegoaldeko euskalgintza laguntzea dituela helburu. Horregatik, kanpainagaz bat egin eta herritarrak saskiak eskatzera animatu dituzte; azaroaren 11 da eskaerak egiteko azken eguna.
