Master Goxua Txapelketako lau partida jokatuko dira asteburuan
Zapatuan [azaroak 6] hiru partida jokatuko dira eta domekan [azaroak 7] bat. Hiru partida jokatu dira oraingoz.
Master Goxua Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan Markina-Xemeingo frontoi txikian. Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, lau partida jokatuko dira, hiru zapatuan [azaroak 6] eta bat domekan [azaroak 7].
Hirugarren Master Goxua txapelketa espero baino mantsoago hasi da. Bateko edo besteko gorabeherak direla-eta ezin izan dira programatutako partida guztiak jokatu, eta zapatuaz gain, astegunetan ere jokatu behar izan dira batzuk. Joan den zapatuan [urriak 30] partida bi jokatu ziren eta beste bat martitzenean [azaroak 2] lehiatu da. Zapatuan jokatu zen Onagoitia-Arrate eta Gandixa-Goratz bikoteen arteko norgehiagoka lehenengoen garaipenagaz amaitu zen, 18 eta 6. Arteaga-Etxabe eta Bikandi-Bereikua bikoteen arteko beste partidan, berriz, Bikandi eta Bereikua izan ziren nagusi 18-10 irabazita.
Perran anaiak eta Urki-Atxur bikote gernikarra aritu ziren zein baino zein gehiago martitzenean. Nagusitasunez garaitu zuten Berriatuko Perran anaiek Gernika-Lumoko bikotea aurtengo txapelketan ere gogor ibiliko direla erakutsiz.
Datorren astetik aurrera “ohiko martxa” hartu eta partidak zapatu arratsaldeetan jokatzea du helburu Urionabarrenetxeak, “pilotazaleei ere txapelketa jarraitzeko aukera emateko”. Finalaurrekoak abenduaren 11n jokatzea dute asmoa eta abenduaren 18an izango dira finalak.
Asteburu honetako partidak ondorengoak izango dira:
Zapatu goizean:
- Balseras-Zubilla/Berasaluze-Malax
Zapatu arratsaldean, 17:00etan hasita:
- Latxi-Uriguen/Barela-Unanue
- IƱaki-Legarra/Jonro-Olabe
Domekan:
- Peio Etxebarrieta-Oier Urrutia/ Igor Jaio-Lander Ibarluzea Aitxulua