Intzidentzia mailak jaitsita, Lekeitio gune berdean sartu da eta Ondarroa horian
Lea-Artibai eta Mutrikun gero eta positibo gutxiago erregistratzen jarraitzen dute astez aste. Joan den aste osoan 5 positibo erregistratu zituzten: 2 Ondarroan eta bana Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Lekeition. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasak igo egin dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak hobera egiten jarraitzen du. Hala, intzidentzia mailak jaitsita, Ondarroa gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da, eta Lekeitio gune horian egotetik gune berdean egotera; Ondarroa 303,49ko tasa edukitzetik 93,38koa edukitzera pasatu da, eta Lekeitio 83,02ko tasa edukitzetik 41,51koa edukitzera. Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herrietako intzidentzia tasa bat bere ere ez da igo.
Joan den aste osoan [azaroaren 1etik 7ra] 5 positibo erregistratu zituzten, duela bi aste baino 7 positibo gutxiago: 2 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 1 Mutrikun, 1 Markina-Xemeinen eta 1 Lekeition. Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Lurraldeak. Arabak 62,99ko tasa dauka (duela aste bat baino 8 puntu altuagoa), Bizkaiak 79,46koa (4 puntu altuagoa) eta Gipuzkoak 174,33koa (58 puntu altuagoa). Araban Agurain da gune gorrian dagoen herri bakarra (990,10), eta Bizkaian AbadiƱo (425,59); Sopela gune laranjan dago (303,61). Gipuzkoako egoera zer edo zer okerragoa da: Astigarraga (1.108,78) eta Azpeitia (670,17) gune gorrian daude, eta gune laranjan daude Lazkao (355,11) eta Urretxu (380,73)
Herriz herriko intzidentzia tasak (azaroaren 8an eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0 (duela aste bat 238,66ko tasa zeukan)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 41,51 (astebetean 42 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 59,70
- Mendexa: 0 (joan den astelehenean 211,86ko tasa zeukan)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27 (astebetean 37 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 303,49 (astebetean 163 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: