Bero ponpa jarri dute Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan
Berogailua ez ezik udarako aire girotua eskaintzen du klimatizazio sistema berriak.
Gasolio galdara kendu eta bero ponpa jarri du Markina-Xemeingo Udalak Herri Bibliotekan. Azaldu dutenez, berogailua ez ezik udarako aire girotua eskaintzen du klimatizazio sistema berriak.
Gasolioagaz alderatuta, askoz sistema jasangarriagoa dela esan dute, eta baita azkarragoa eta kontsumo txikiagoa eskatzen duena. Sistema berria jartzeko lehendik zegoen instalazioa aprobetxatu du udalak, eta horrek kostuak gutxitu dituela azaldu dute.