Berriatuan ere abian da auzo taxi zerbitzua
Berriatuko Udalak herritarrei gogorarazi die auzo taxi zerbitzua martxan dagoela eta zerbitzu hori erabiltzeko aukera daukatela.
Udalak zehaztu du auzo taxia «edozein zerbitzutarako» erabili ahal dela. «Erabiltzaileek bezperan taxi gidariagaz hitzordua adostu behar dute», azaldu dute udal ordezkariek. Ondokoa da taxi gidariaren telefono zenbakia: 672 27 47 64 (Endika).
Zerbitzua erabiltzeagatik erabiltzaileak euro bi ordaindu beharko ditu. «Gainerakoa udalak finantzatzen du».
Hala, herritarrak zerbitzu hori erabiltzera animatu dituzte.