Bizkaiko suhiltzaileen ikasgela mugikorra Lekeition egongo da domekan
Suteen Aurkako Prebentzio Jardunaldiak hitzaldiak, ginkana eta sari banaketa dakartza. Ekintzak 10:30ean hasiko dira, Independentzia plazan.
Bizkaiko suhiltzaileen ikasgela mugikorra Independentzia plazan kokatuko da domekan [azaroak 14], 10:30etik aurrera. Funtsean, suhiltzaileek suteen aurrean nola jardun azalduko dute modu ludiko batean. “Suteen aurkako segurtasun protokoloa azaldu eta sute baten aurrean norbera ere nola babestu daitekeen azalduko ditugu”.
Ikasgela mugikorra herritar guztiei zuzenduta dago, baina batez ere haurrak eta gazteak sentsibilizatu nahi dituzte. Egitaraua:
- 10:30-11:30: 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hitzaldia.
- 11:40-12:50: 12 urtetik gorakoentzako hitzaldia
- 13:00-14:15: Adin guztietako taldekako ginkana
- 14:30: Sari banaketa eta jardunaldien amaiera