Revuelta, Lekunberri eta Malvido, podiumean 65. Nazioarteko Donostiako Krosean
Jon Revuelta ondarrutarra izan zen azkarrena; Josu Lekunberri mutrikuarra bigarrena izan zen eta Jose Ignacio Malvido ondarrutarra hirugarrena.
Kirol egokituko Ascensores Bertako-Javi Conde klubeko Jon Revuelta ondarrutarra bere kategoriako lehenengoa izan da domekan jokatutako 65. Nazioarteko Donostiako Krosean. Revueltak minutu 1 eta 56 minutuko marka egin zuen, eta Josu Lekunberri mutrikuarra sailkatu zen atzetik, Revueltarengandik hiru segundora. Hirugarren Jose Ignacio Malvido ondarrutarrak egin zuen; 02.02 denbora egin zuen Malvidok.
Erekatxo, bigarren. 20 urtez azpikoetan, Lekeitioko Tximista klubeko Lorea Erekatxo bermeotarra bigarren sailkatu zen. Txindoki ATko Iraia Mendia Arrieta izan zen kategoriako azkarrena, 13 minutu eta 15 segundoko markagaz. Harengandik 19 segundora amaitu zuen Erekatxok. Egibarrek, berriz, 14 minutu eta 45 segundotan amaitu zuen krosa.