Jabi Patxon, McOnak eta Errietan taldeak Durangoko Ahotsenean ariko dira
Jabi Patxonek eta McOnak lekeitiarrek abenduaren 6an eskainiko dute kontzertua, eta Mutrikuko Errietan abenduaren 8an ariko da. Kontzertuak doan izango dira eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.
Durangoko Azokako Ahotsenea gunean 50 kontzertu ikusteko aukera egongo da abenduaren 4tik 8ra. Zehaztu dute Ahotseneako kontzertuak Plateruenan izango direla. Saioak 11:00etatan hasi eta 22:00etan amaituko dira, eta doan izango dira. “Egunero hamar kontzertu egongo dira”. Kontzertuak eskainiko dituzten taldeen artean daude Jabi Patxon musikari lekeitiarra, McOnak talde lekeitiarra eta Mutrikuko Errietan.
Jabi Patxon Kofradia Rock taldearekin batera ariko da abenduaren 6an. Eta McOnak taldea ere egun berean ariko da zuzenekoa eskaintzen. Aldiz, Mutrikuko Errietan taldea abenduaren 8an ariko da. Antolatzaileek esan dute sarrera doan izanda ere ez dela aldez aurretik izena eman behar. “Aforoa bete arte sartu ahalko dira ikusleak”.
EGITARAUA, EGUNEZ EGUN:
- Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.
- Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.
- Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Rock, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.
- Abenduak 7: EkiƱe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin’ Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.
- Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.