Master Goxua txapelketako partida bi jokatuko dira asteburuan
Zapatu [azaroak 13] arratsaldean neurtuko dira lau bikoteak Markina-Xemeingo frontoi txikian.
Master Goxua afizionatuen esku pilota txapelketako beste partida bi jokatuko dira zapatuan [azaroak 13] Markina-Xemeingo frontoi txikian. 17:00etan hasiko dira norgehiagokak.
Lehenengo partida Laka-Eritz eta Bereikua-Bikandi bikoteen artekoa izango da, eta bigarrenean Txirri-Olano eta Ube-Eneko bikoteak neurtuko dira.
Oraingoz lehenengo partidak jokatzen ari dira txapelketako bikoteak, baina datorren asteburutik aurrera bigarren norgehiagokak era edukiko dituzte batzuk. Guztira, hiru partida jokatuko dituzte bikoteek finalaurrekoetara igaro aurretik. Finalak abenduaren 11n izango dira.