Suhiltzaileek Atxaspiko zubipean zegoen txakur bat erreskatatu dute

Ertzaintzak esan du herritar batek 13:45ak aldera eman duela abisua. “Txakurra Atxaspiko zubi azpian zegoela esan du”. Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, eta azkenean suhiltzaileak jaitsi behar izan dira txakurra erreskatatzera. Ertzaintzak esan du txakurra “onik” zegoela eta hasiera batean Udaltzaingoaren esku geratu dela. Bizkaiko Suhiltzaileek gerora esan dute txakur jabeak agertu direla eta txakurra azken horiekin dagoela, baina informazio hori ez dela zuzena jakinarazi du herritar batek. “Jabeak ez dira agertu eta Berriatuko mutil jator bat geratu da txakurragaz”.