Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaueko aisialdian eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio Jaurlaritzak justiziari

Intzidentzia tasa 150 baino altuagoa duten udalerrientzako neurri osagarriak aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Egoera horretan dauden herrietan bertan behera geratu edo atzeratu egingo dira ekitaldiak, udalek prebentzio neurriak bermatzerik ez dagoela ikusten badute. Neurriak bihar [azaroak 17] sartuko dira indarrean.

Edurne Begiristain (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/11/16

«Ez goaz ondo eta neurriak indartu behar ditugu, atzera ez egiteko», esan du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur [azaroak 16] pandemiari aurre egiteko neurri murriztaile berriak aurkezteko agerraldian. Esan dutenez, gaueko aisialdirako lekuetan eta jatetxeetan COVID ziurtagiria eskatzeko baimena galdegingo dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari. Neurriek 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiagoko tasa duten udalerriei eragingo liekete. HITZAren eremuan ondoak daude egoera horretan: Berriatua, Etxebarria, Lekeitio eta Mutriku. Ondokoak dira eguaztenean indarrean sartuko diren beste neurri osagarriak:

  • 150etik gorako intzidentzia duen herrietan (biztanle kopurua edozein dela ere), bertan behera utzi edo atzeratu egingo dira ekitaldiak eta jaiak, udalek adierazten badute ezingo dituztela prebentzio neurriak bermatu, bereziki jana eta edana tartean daudenetan, horretarako maskara kendu behar delako.
  • Neurriak indartu beharko dira bestelakoetan, barruan zein kanpoan: leku gehiago jarri, bideak ireki jendearen zirkulazioa arintzeko, eta mugatu jatekoak eta edatekoak emateko guneak. Ahal dela ekitaldiak kanpoan egiteko eskatu du.
  • Bakarrik ura kontsumitu ahalko da barruan egiten diren ekitaldietan, kontzertuetan esaterako. Parte hartzaileek trazabilitatea ezartzen laguntzeko betebeharra edukiko dute.

[IKUS LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA]

Datu epidemiologikoak, astean bitan. Bestetik, esan dute aurrerantzean astean bitan argitaratuko dutela buletin epidemiologikoa, udalen lana errazteko: astelehenetan eta eguenetan argitaratuko dute.

Bakarrik ura kontsumitu ahalko da barruan egiten diren ekitaldietan, kontzertuetan esaterako. Parte hartzaileek betebeharra edukiko dute trazabilitatea ezartzen laguntzeko.

Neurri berriak bihar [azaroak 17] sartuko dira indarrean.

Une honetan ondokoak dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 150etik gorako tasa duten 5.000 biztanle baino gehiagoko herriak (baina neurriek biztanle gutxiago dituztenei ere eragingo diete):

  • Araba: Agurain.
  • Bizkaia: Bermeo, Durango, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Trapagaran.
  • Gipuzkoa: Astigarraga, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumarraga.

[IKUS LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA]

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.