Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Gaztetxea bertsoz eta musikaz bete da asteburuan

Asteburuko bi ekintzek erantzun ona eduki dutela esan dute gazte asanbladako kideek. Datorren asteburua "bereziena" izango dela iragarri dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/16

Mutrikuko Gaztetxearen 20. urteurrena ospatzen jarraitzen dute. Asteburuan bertso afariaz eta Jon Basagurenen kontzertuaz gozatzeko aukera eduki dituzte Gaztetxera hurreratu direnek. Gazte asanbladako kideek esan dutenez, erantzun ona eduki dute bi ekintzek. “Barikuan [azaroak 12] 50 bat lagun batu ginen bertso afarian eta domekan [azaroak 14] beste 40 lagun inguru batuko ginen kontzertuan”.

Eli Pagola eta Benat Gaztelumendi, Mutrikuko Gaztetxean eskainitako bertso afarian. Argazkia: MUGA.

Bertso afaria lagunarteko giro “ederrean” egin zutela eta Eli Pagola eta BeƱat Gaztelumendik saio bikaina eskaini zutela adierazi dute. “Proposatu genien gaia ardatz hartuta, ondo moldatu ziren bertsotan; saio ederra eskaini zuten. Urteurrenaren harira bertso ederrak bota zituzten. Gaztetxeak 20 urte egin dituenez, gai denak Gaztetxearekin edo gazte asanbladarekin lotuta egon ziren; bertan gerta litezkeen egoera ezberdinak irudikatu zituzten bertsotan”. Jon Basagurenen kontzertuan ere giro ona nagusi izan zela gaineratu dute. “Ordubete inguruko kontzertua eskaini zuen, eta gustura geratu ginen denok”.

Jon Basagurenek Mutrikuko Gaztetxean eskainitako kontzertua. Argazkia: Irati Garagarza.

Azaroa osoan izango dira urteurrena ospatzeko ekintzak. Datorren asteburua “bereziena” izango dela aurreratu dute. Barikuan [azaroak 19], 18:00etan, asanblada irekia egingo dute Gaztetxean, eta ondoren, horma irudiaren margotzera abiatuko dira. Zapatuan [azaroak 20], berriz, Gaztetxe Eguna ospatuko dute; egun osoko egitaraua antolatu dute urteurrena goi-goitik ospatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.