Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ana Elordi ondarrutarra, Gabonetako loteriaren iragarkiko protagonistetako bat

Ipuin kutsua duen iragarkian parte hartzea esperientzia "oso polita" izan dela esan du ondarrutarrak. Espainiako Loteriako abenduaren 22ko zozketa iragartzeko ikus-entzunezkoan Saioa Lara markina-xemeindarrak ere parte hartu du; jantzi diseinuagaz arduratu da. 

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/11/17

Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia telebistan ikus daitekezkeen iragarkien artean garrantzitsuena bihurtzen da urteko sasoi honetan; milioika pertsonak ikusten dute urtero iragarkia. Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zinemagileek zuzendutako iragarkian hainbat euskal aktorek parte hartu dute, eta horien artean da Ana Elordi Aristondo ondarrutarra. Beragaz batera aritu dira, besteak beste, Mila Espigas, Itziar Aizpuru, Patxi Perez edo Pako Revueltas aktore ezagunak. Saioa Lara markina-xemeindarrak ere parte hartu du proiektuan; jantzi diseinuaz arduratu da.

Lagun ikusezina dabil Baztanen, herritarren artean loteria txartelak ezkutuan banatzen. Horra aurten Espainiako Loteriaren iragarkiak kontatzen duen istorioa. Euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz emititu den iragarkian ikus daitekeenez, zortea partekatu nahi duten pertsona misteriotsuen dezimoak jasotzen dituzte bizilagunek. Amparo fruta dendako langilearen pertsonaia hezur mamitu du Elordik. “Ni agertzen naizen fruta denda oso polita zen. Sasoi bateko Kaleandiko dendak etorri zitzaizkidan burura. Muntaia handia izan da eta oso lan zaindua iruditu zait”.

Aktore ondarrutarrak azpimarratu duenez, esperientzia “oso polita” izan da. “Ni orain irakasle modura nabil lanean, baina holako gauzak egiten ditudanean benetan konturatzen naiz zenbat gustatzen zaidan antzezpena. Publizitatea, berez, ez da nire arlo gustukoena, baina hautaprobetan iragarkia Garañok, Goenagak eta Arregik egin behar zutela esan zidatenean baiezkoa eman nuen; lan honetan parte hartzeko amua izan zen niretzat. Egia esan, eurekin batera lan egiteak sekulako ilusioa egiten zidan”

Urriaren bigarren hamabostaldian grabatu zuten, eta aktoreei ez zieten esan zer iragartzeko zen lana

Lau egunetan filmatu zuten iragarkia, eta ondarrutarrak egun batean grabatu zuen bere lana. “Filmatzean oso gustura eta eroso egon nintzen; ondo pasatu nuen. Aktore guztiok ez genuen batera lan egin, izan ere, bakoitzak bere eszenak zituen. Nik Gemma Martinezegaz egin nuen lana, iragarkiaren hasieran agertzen den pertsonaiaz. Filmatzea bera magikoa izan zen. Lan hori hurbiletik ikustea asko gustatu zitzaidan”.

Ana Elordi Gabonetako Loteriaren iragarkia grabatzen. Argazkia: Ana Elordi.

Urriaren bigarren hamabostaldian Elizondo eta Iruritan grabatu zituzten irudiak, eta orduan ez zieten esan zer iragartzeko zen lana; zuzendariek eurek ere ezin izan zieten aktoreei ia ezer argitu. “Sekulako sekretismoa egon da, izan ere ez zuten nahi inork ezer jakitea; argi-argi ezin izan ziguten ezer esan eta nik, behintzat, sekulako jakin mina nuen. Proiektua hasiera batean turroien iragarki bat grabatzeko zela esan ziguten. Hautaprobetan gero, grabatu nuen eszenaren antzekoa grabatu genuen, eta hor bati papel bat sartu behar nion poltsikoan; hori ikusirik amua ezpainean geratu nintzen”.

Aurreko eguenean [azaroak 11] estreinatu zuten iragarkia, eta ordutik dozenaka mezu jaso ditu mugikorrean. “Jaso ditudan mezu guztiak oso politak izan dira. Aspaldi egon gabeko hurrekoen whatsapp mezuak jaso ditut egunotan eta ikasleek ere orain beste era batera begiratzen didate. Inguruko batzuek txantxetan ea zer zenbaki egokituko den esateko ere eskatu didate”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.