Patronalak ezarritako "blokeo" egoera iraultzeko greba egitea "ezinbestekotzat" jotzen dute sindikatuek.
Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazteen koruak, Lekeitioko Kantakai Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak abestuko dute. Kontzertua zapatuan [azaroak 20] izango da, 20:00etan.
Lea-Artibaik Busturialdea kanporatu du Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finalaurrekoan. Lea-Artibaiko taldeak Uribe Kostaren kontra jokatuko du finala azaroaren 29an, Bilboko BBK Aretoan.
Manifestazio zaratatsua egingo dute eguenean [azaroak 18] gertaera publikoki salatzeko. Mobilizazioa 19:00etan egingo dute, Goiko Plazatik hasita.
El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua da 'Emakumeak'. Azaroaren 25aren harira antolatu dute.
Amurrion (Araba) hasi eta Donostian amaituko da euskararen aldeko lasterketa. Hitza eta ekintza berbak uztartuta 'Hitzekin' izango da aukeratu duten leloa. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak omenduko ditu egitasmoak, "azken urteetako konpromisoagatik eta ekinagatik".
Ipuin kutsua duen iragarkian parte hartzea esperientzia "oso polita" izan dela esan du ondarrutarrak. Espainiako Loteriako abenduaren 22ko zozketa iragartzeko ikus-entzunezkoan Saioa Lara markina-xemeindarrak ere parte hartu du; jantzi diseinuagaz arduratu da.
Errigorako arduradunek esker ona agertu eta jasotako erantzunarekin "pozarren" daudela esan dute. "Auzolanaren balioa eta baliagarritasuna frogatu ditugu".