Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikun ozen salatu dute herriko emakume batek jasandako eraso matxista

Manifestazio jendetsua egin dute gaur [azaroak 18] Mutrikuko kaleetan zehar asteburuan herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Mutrikuko Udala: "Indarkeria matxistarekin amaitzea jendarte osoaren ardura eta erantzukizuna da".

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/11/18

Ehunka herritar batu dira gaur [azaroak 18] 19:00etan Goiko Plazan asteburuan herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko; mutrikuarrez gain, inguruko herrietako bizilagunak ere protestara batu dira. Goiko Plazan batuta, manifestazioa egin dute, eta indarkeria matxistaren aurkako mezuak ozen oihukatu dituzte. Oro har, erasoa jasan duenari “bakarrik ez dagoela” adierazi diete herritarrek. Besteak beste, Erasotzailea kanpora! eta Gora borroka feminista moduko leloak entzun ahal izan dira.

Erasoaren harira, Mutrikuko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du. Gaitzespenik “irmoena” adierazi du gertatutakoaren inguruan, eta “babes eta elkartasun osoa” adierazi die erasoa jasan duen emakumeari eta haren ingurukoei. “Argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen. Emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituztenen jarrera eta ideia matxista oro arbuiatzen ditugu”.

Tokiko erakundearen iritziz, asteburuan gertatutako erasoa ez da kasu isolatu bat, “sistema baten ondorioa” baizik; indarkeria matxista “arazo benetan larria” dela azpimarratu du. “Indarkeria matxista estrukturala da: oinarrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza eta diskriminazioa daude, eta sistema heteropatriarkalak sostegatzen du indarkeria hori. Horren aurrean, gizarte feminista eta justu bat aldarrikatzen dugu. Herritar guztiei indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia izan dezatela eskatzen diegu. Indarkeria matxistarekin amaitzea jendarte osoaren ardura eta erantzukizuna da”.

Gertaera. HITZAk jakin ahal izan duenez, asteburuan gertatu zen erasoa; erasotua izan den emakumearen bikotekidea da erasotzailea. “Erasotzaileak, berriz ere, beste emakume bat (oraingoan bere bikotekidea) jipoitu, sexu erasoak egin eta labanaz mehatxatu du. Emakumearen ausardiari esker ihes egitea lortu du. Bere bizitza arriskuan egon da, eta fisikoki oso kaltetua utzi du”. Salaketa ipini ostean, atxilotu egin zuten erasotzailea, eta epaiketa azkar bat egin ostean, aske geratu dela esan dute. “Babes neurriak jarri dizkiote emakumeari eta 300 metroko urruntze agindua erasotzaileari”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.