2021/11/18

Mutrikun ozen salatu dute herriko emakume batek jasandako eraso matxista

Manifestazio jendetsua egin dute gaur [azaroak 18] Mutrikuko kaleetan zehar asteburuan herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Mutrikuko Udala: "Indarkeria matxistarekin amaitzea jendarte osoaren ardura eta erantzukizuna da".

Santa Zezilik musikaz jantziko ditu herrietako kaleak

Herri batzuetan asteburuan hasiko dira ekitaldiak. Kontzertuak, eta kantujirak prestatu dituzte musikari gazte eta nagusiek.

Eguzki talde ekolologistako kidea

Fernando Salegi: "Mundu osoan neurri zorrotzak hartzeko garaia heldu da"

Munduko ingurumenaren egoera okertzen ari da, eta horri aurre egiteko neurri zorrotzak hartu beharko litzatekeela uste du Fernando Salegi ekologistak. Eta horretarako mugimendu ekologista indartu beharko litzatekeela dio.

Silitia taldeko kideak

Ibai Silicato eta Xabier Barrutia: "Publikoa eserita egon behar zenean hasi ginen zuzenekoekin"

Xabier Barrutia (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) bilbotarrak eta Ibai Silicato (ahotsa eta perkusioa) lekeitiarrak osatzen duten Silitia taldea Gaztea irrati katearen 30. Maketa Lehiaketaren finalean dago. Azaroaren 25ean ospatuko da finala, Bilbon.

Mutrikuko elkarretaratzea

Mutrikuko Udalak "gogor" salatu du herrian jazotako eraso matxista

Udalak erasoaren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazi nahi duela azaldu du. Gaurko deituta dagoen mobilizazioarekin bat egin du udalak, eta gauza bera egitera deitu ditu herritarrak.

Gune gorrian daude Mutriku eta Lea-Artibaiko sei herri

150eko intzidentzia tasa gainditzen duten herri guztiak gune gorrian sartzea erabaki du Jaurlaritzak. Azken hiru egunetan 39 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun; kasu gehien Berriatuan erregistratu dituzte (13). Bizkaia eta Gipuzkoa ere gune gorrian daude.

Unai Irazabal ondarrutarrak Longboard Zirkuitu Nazionaleko proba bat irabazi du

Galizian lortutakoa garaipenari esker, eta proba baten faltan, junior kategoriako sailkapen nagusian laugarren postutik bigarren postura jauzi egin du ondarrutarrak. Zirkuituko azken proba Kataluniako uretan lehiatuko du azaroan edo abenduan.

Gizaburuagako Santa Katalina eguna. Gizaburuagako Udala

Ekintza gutxi batzuk egingo dituzte Gizaburuagako Santa Katalina jaietan

Ohitura den modura aurten ez dute bazkari herrikoirik egingo. Jaiak girotzeko zenbait ekintza kultural egingo dituzte bi asteburutan banatuta.

Elikagaien Bankuek urteko bilketa nagusia egingo dute egunotan

Bonu eta banku transferentzia bidez egingo dute bilketa aurten. Boluntarioak behar dituzte Markina-Xemeinen.

Mutriku-Deba zubia hiru hilabetez itxita egongo da lanengatik

Azpiegitura astelehenetik [azaroak 22] aurrera egongo da itxita. Urazamendik kalean bizi diren bizilagunentzat zubia funtsezko igarobidea denez, autobus zerbitzuan deskontuak izango dituzte.

Oihana Kortazarrek ez du Europako Txapelketan parte hartuko

Istripu baten ondorioz, min hartuta dago Mutrikun bizi den korrikalaria. Lesionatuta ez badago ere, Europako Txapelketa batera joateko moduan ez dagoela dio.

Master Goxua txapelketako hiru partida jokatuko dira asteburuan

Gisasola eta Zalduegi finalaurrekoetarako sailkatu dira. Atzo [azaroak 17] Bustindui eta Ezpeletaren kontra jokatu zuten partida irabazi zuten.

Gehiago