Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oihana Kortazarrek ez du Europako Txapelketan parte hartuko

Istripu baten ondorioz, min hartuta dago Mutrikun bizi den korrikalaria. Lesionatuta ez badago ere, Europako Txapelketa batera joateko moduan ez dagoela dio.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/18

Mutrikuko bizilagunak auto istripua eduki zuen azaroaren 1ean. Istripuaren ondorioz, min hartu zuen, eta arrazoi horregatik egunotan (azaroak 19-20) Portugalen lehiatuko den Europako Skyrunning Txapelketan ez parte hartzea erabaki du. “Ez nago lesionatuta. Hankak egoera onean dauzkat, baina kolpearen ondorioz, hainbat traumatismo ditut. Europako Txapelketa batera joateko moduan ez nago %100ean. Azken hamabost egunetan ez naiz batere entrenatu, eta zerbikaletako eta toraxeko mina gutxiagotzen hasi bazait ere, eskuetan sekulako mina daukat oraindik. Traumatologoarekin gaur [azaroak 18] daukat txanda, eskuan zer daukadan ondo begiratzeko”.

Azpimarratu duenez, bi aldiz pentsatu gabe hartu du erabakia. “Istripua eduki eta handik bizpahiru egunera ez nindoala erabaki nuen. Erabakia hartzea ez zitzaidan batere kostatu, argi nuen zein zen nire lehentasuna. Txapelketara joateako momentua ez zela iruditu zitzaidan, gainera. Istripuaren ondorioz, semea ere ospitaleratuta egon da, eta horregatik nahiago izan dut etxean gelditzea. Genituen plan guztiak goitik behera aldatu dizkit. Orain ez dut txapelketa batetara joateko gogorik, eta fisikoki ere ez nago nire onenean. Beste batean izan beharko du”.

Laster lehiara itzultzeko moduan egotea espero du. Mendiko lasterketak prestatzen aurrerago hasiko da, “urte berriarekin batera”. Baina hurrengo asteetan dauden asfaltoko lasterketa batzuetan parte hartzeko asmoa duela aurreratu du. “Abenduaren 19an Gasteizen lehiatuko den Euskadiko Maratoi Erdiko Txapelketan izena emanda nago, esaterako. Hamabost egun geldik korrika egin gabe egon naiz, eta egunotan berrekin diet lehen entrenamendu motzei”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.