Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Unai Irazabal ondarrutarrak Longboard Zirkuitu Nazionaleko proba bat irabazi du

Galizian lortutakoa garaipenari esker, eta proba baten faltan, junior kategoriako sailkapen nagusian laugarren postutik bigarren postura jauzi egin du ondarrutarrak. Zirkuituko azken proba Kataluniako uretan lehiatuko du azaroan edo abenduan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/11/18

Longboard munduan iaz hasi zen lehiatzen Unai Irazabal Zubikarai ondarrutarra. Hirugarren postua erdietsi zuen Espainiako Txapelketan, eta orduz geroztik Longboard Zirkuitu Nazionaleko probak lehiatzen dabil. Erakustaldi ederra emanda, asteburuan Galizian Malpica de Bergantiños hondartzako uretan lehiatu den zirkuituko laugarren proba irabazi du. Junior mailan gizonezkoen 18 urtez azpiko kategorian nagusitu da. Tomas Bugallok, Manu Fernandezek eta Xabier Pradok osatu dute podiuma.

16 ditu ondarrutarrak, baina proban zaharragoen aurka ere aritu zen. “Bi mailatan izena eman nuen: open mailan eta junior mailan, 18 urtez azpikoetan. Maila absolutuan final-laurdenetan kanporatu ninduten eta nire kategorian irabazi egin nuen”.

Unai Irazabal podiumaren gorenean (eskumatik bigarrena). Argazkia: Quique Seijo.

Zirkuituko laugarren proban, oro har, olatu “eskasak” egon zirela esan du. Finalerako, baina, itsasoaren baldintzak aldatu, eta olatu “egokiagoak” eduki zituztela dio. “Kanporaketa fasean olatu oso txarrak eduki genituen. Handiak eta azkar apurtzen ziren; ohol gainean erakustaldi eder bat emateko handiegiak ziren”. Finalean, berriz, sentsazio onak eduki zituen, eta orain arte ikasitakoa erakusteko aukera eduki zuen. “Zortea eduki nuen. Inor ez zebilen nire ondoan, eta olatu polit bat hartzeko aukera eduki nuen. Olatu horregaz lortutako puntuazioari esker, finala erabakita geratu zen”.

Galizian lortutakoa zirkuituan lortu duen lehen garaipena izan da. Garaipen horri esker, eta proba baten faltan, junior kategoriako sailkapen nagusian laugarren postutik bigarren postura jauzi egin du ondarrutarrak. Open mailako sailkapen orokorrean, berriz, hamalaugarren postuan dago. Azken txanpari ekiteko gogotsu dagoela aitortu du eta hurrengo proban sailkapen burua “estutzen” saiatuko dela iragarri du. “Zirkuituko azken proban emaitza ona lortzen badut irabazteko aukerekin ikusten dut neure burua”. Zirkuituko hiru proba irabazi ostean, gaur gaurkoz, Nicolas Garcia asturiarra dago sailkapenaren buruan. 

Unai Irazabal finalean olatu bat hartzen. Argazkia: Amaia Zubikarai.

Zirkuituko azken proba Kataluniako uretan lehiatuko dute. Roda de Bera herrian jokatuko dute proba (Tarragona, Herrialde Katalanak) azaroan edo abenduan. “Hurrengo proba noiz jokatuko duten ez dute zehaztu oraindik. Laster izango dela esan digute, olatuen eta itsas baldintzen arabera”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.