Amaia Aberasturiren 'Eguzkiloreak eta gehio' erakusketa, Ondarroan
Mutrikun bizi den artista bizkaitarrak zapatura arte edukiko du erakusketa zabalik, Udal Erakusketa Aretoan. Eguzkiloreez gain, propio Ondarroarako sortutako lanak ere ikusgai dauzka.
Aberasturik kostaldean batzen duen materialagaz egindako eguzkiloreak ikusgai eta salgai jarri ditu Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan; Eguzkiloreak eta gehio izena jarri dio erakusketari. Erakusketa azaroaren 27ra bitartean egongo da, ondoko ordutegian: astelehenetik barikura 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta azaroaren 27an 10:30etik 14:30era.
Aberasturik berak eskuz egindako artelanak daude ikusgai eta salgai; eskegita ipintzekoak, altzarien gainean argazkiak bailiran legez ipintzekoak…. Eta tamaina ezberdinetako eguzkiloreez gain, propio Ondarroarako sortutako lanak ere badaude erakusketan.