Eguena da azaroaren 25a, eta beste urte batez elkarretaratzeak egingo dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Baina ekintza gehiago ere badaude aukeran. Hemen herriz herriko egitaraua!
Gehienezko muga bat ezarri dute: 50 kutsatu ZIUetan. Langa hori igaroz gero aztertuko dute pandemiaren legea baliatuta neurriak zorroztea. Izurritearen bilakaera okerrera egiten ari dela ohartarazi du Sagarduik.
Jendea txandaka sartuko da Landako Gunera, eta Ahotseneako kontzertuak ere izena emanda bakarrik ikusi ahalko dira. Koronabirusaren zabalpenak bultzatuta hartu ditu erabakiak Gerediaga elkarteak.
Azaro Fundazioak eta Leartiker BRTA Zentro Teknologikoak abiarazi dute lehiaketa ekintzaileei ezagupenak eta azpiegiturak eskaintzeko asmoz. Proiektuak aurkezteko azken eguna abenduaren 12a izango da.
Abenduaren 4an Abadiñon jokatuko diren finaletan egongo da Etxebarriko pilotaria. Etxanizek nagusitasun osoz irabazi zion Maria Escuderori zapatuan [azaroak 20] jokatu zuten finalaurrekoa.
Etxebizitzetara ailegatzen den uraren uhertasun arazoak saihesteko nahiagaz Gorozikako hornitegiko hondarrezko iragazki bat berrituko dute. Ia 180.000 euro inbertituko dituzte lanetan.
Bilbon ospatutako jaialdian ikastetxeetako ikasleek egindako lanak saritu dituzte. Ikastetxeen kategoriako sari bat lortu dute Ondarroa BHIko Gizarteratzeko Zikloko ikasleek.
Boni Plaza MX3T taldeko markina-xemeindarra bigarren geratu da. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako lehenengo 64 sailkatuek parte hartu zuten norgehiagokan.
Ekitaldia 2022an egingo dute, Zumaia eta Donostia artean. Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordearen lehen bileran hartu dute ekitaldia Euskal Kostaldeko Geoparkean egiteko erabakia.