Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurretiaz izena eman beharko da Durangoko Azoka bisitatzeko

Jendea txandaka sartuko da Landako Gunera, eta Ahotseneako kontzertuak ere izena emanda bakarrik ikusi ahalko dira. Koronabirusaren zabalpenak bultzatuta hartu ditu erabakiak Gerediaga elkarteak.

Iñigo Astiz (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/11/23

Pandemiaren datuak okerrerantz egiten hasi ahala, Durangoko Azokarekin zer gertatuko zen zalantza ere zabaldu da azken egunetan. Gerediaga elkarteak gaur [azaroak 23] jakinarazi duenez, azoka presentzialarekin aurrera egiteko asmoa dute, baina, hori bai, txanda eta izen-emate sistema bat ezarriko dute bisitentzat. 1.200 bisitari hartuko ditu, gehienez, Landako guneak txanda bakoitzean, eta ordu eta erdi iraungo dute. Webgunearen bidez egin ahalko dira erreserbak. Durangoko Udalarekin batera hartu ditu erabakiok elkarteak. Maskara jarrita edukitzea eta osasun arauak errespetatzea ere beharrezkoa izango dela gogorarazi dute antolatzaileek. «Kulturaren alde egitea eta osasun neurriak betetzea gauza bera dira».

Abendauren 3an digitalki irekiko ditu ateak azokak, orduan jarriko baitute martxan denda digitala. Eta abenduaren 4tik 8ra izango ditu zabalik ate fisikoak. Egun horietan, guztira, bost txanda antolatuko dituzte Landako Gunea bisitatzeko, 10:00etatik hasi eta 20:00etara arte. Ordu eta erdiko tartearen ostean, hustu egingo da espazioa, eta hurrengo txandari emango zaio sarbidea.

Plateruena kafe antzokiko kontzertuetan ere sistema bera ezarriko dute. Beraz, Ahotseneako kontzertuak ikusteko ere aurretiaz izena eman beharko da. Horrez gainera, ez da ostalaritza zerbitzurik egongo, eta galarazita egongo da edariak eta janariak kontsumitzea ere. Antolatzaileek gogoratu dutenez, streaming bidez ere zabalduko dituzte saio horiek.

Arduratsu jokatzeko deia egin diete bisitariei. «Euskal kulturaren plaza bizirik mantentzeko ezinbestekoa da denon babesa eta konpromisoa». Eta, ohar bidez, zehaztu dutenez, osasun neurriak betetzea ere bada konpromiso horren parte. «Txanda sistema honek ematen duen segurtasuna bermatuz, kulturzaleak animatu nahi ditugu Landakon sartzeko ordua hartzera». Azokaz kanpoko aisialdi guneetan ere arduraz jokatzeko eskatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.