Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Geoparkean egingo dute mundu mailako 100 Global Geosite-en aurkezpena

Ekitaldia 2022an egingo dute, Zumaia eta Donostia artean. Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordearen lehen bileran hartu dute ekitaldia Euskal Kostaldeko Geoparkean egiteko erabakia.

Ondare Geologikoaren Batzordeko kideen bilera, Geoparkean. Argazkia: Geoparkea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/23

Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordea aurreneko aldiz elkartu da Euskal Kostaldeko Geoparkean. AEB, Txina, India, Alemania, Frantzia, Maroko eta Espaniako ordezkariek parte hartu dute Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak eta IUGSeko Nazioarteko Ondare Geologikoarean batzordeko presidenteak eta Stanley Finney International Union of Geological Sciences-eko (IUGS) idazkari nagusiak antolatu duten bileran. Munduko interesgune geologikoen inbentarioa abian jarriko duen proiektuaren oinarriak finkatu dituzte eta erabaki dute, besteak beste, mundu mailako lehen 100 Global Geosites-en aurkezpena Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo dela.

2022an egingo dute ekitaldia eta bertan IUGS-ko ordezkariak egongo dira. “Zumaia eta Donostia artean egingo den biltzar garrantzitsu honek munduko lehen 100 IUGS Global Geosites-en berri emango du eta IUGSen 60. urteurrena eta UNESCOren Nazioarteko Geozientzia Programaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da. Zentzu horretan, Geoparkeko flyscha zientzia programa garrantzitsu honen irudi eta erreferentzia bihurtuko da”.

Asier Hilario pozik agertu da, eta ondare geologikoa natur ondarearen zati garrantzitsu bat dela azpimarratu du. “Urteetan, Biotopoa eta Geoparkearen bitartez, erakutsi dugu ondare geologiko hau babesteko konpromisoa daukagula eta geoturismoaren eta txikienen hezkuntzaren bitartez bertako garapena bultzatzeko konpromiso hori erakutsi dugu”. Gaineratu du Ondare Geologikoaren nazioarteko batzordea zuzentzea “ohore bat” dela Gipuzkoarentzako, “nazioartean geroz eta garapen handiagoa duen arlo honetan erreferente bezala kokatzen gaituelako”.

Jabier LarraƱaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko foru diputatuaren iritziz ere “berri oso pozgarria” da 2022an IUGS Global Geosite programa Euskal Kostaldeko Geoparkean aurkeztea. “Natur ondarearen kudeaketan lurralde eredugarria izan nahi dugu mundu mailan, ondorengo belaunaldiek ere ezagutu eta gozatu ahal izan ditzaten hemen ditugun altxorrak. Eta Geoparkea euskarri oso garrantzitsua da konpromiso hori nazioartean proiektatzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.