Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroa BHIko ikasleen lan bat saritu dute Homeless Film Festival-en

Bilbon ospatutako jaialdian ikastetxeetako ikasleek egindako lanak saritu dituzte. Ikastetxeen kategoriako sari bat lortu dute Ondarroa BHIko Gizarteratzeko Zikloko ikasleek.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/11/23

Aurreko astean, azaroaren 17an eta 18an, 6. Homeless Film Festival-eko zinema eta antzerki jardunaldiak egin zituzten Bilbon. Jaialdian egin zituzten ekintzen artean, besteak beste, ikastetxeei zuzenduriko film laburren tailer bat egin zuten Bizitegi elkartegaz elkarlanean. Bazterkeria egoeran bizi diren etxerik gabekoei buruzko ikus-entzunezkoak sortu eta garatu behar izan zituzten ikasleek, eta horietan ikastetxe bakoitzeko onenak saritu zituen. Epaimahaiaren iritziz, Las voces de la calle izeneko lana izan zen Ondarroa BHIko lanik onena.

Ondarroa BHIko ikasleak Homeless Film Festival-eko ikastetxe kategoriako saria jasotzen. Argazkia: Homeless Film Festival.

Jenni Beitia, Idurre Aranberria, Eneritz Herreros eta Nora Agirre Gizarteratzeko Goi mailako Ziklo berriko 1. mailako ikasleek “pozik” jaso zuten ikastetxeko lanik onenaren garaikurra. Bakoitzari Elkar dendetan erabiltzeko 100 euroko bonua ere eman diete sari modura.

Homeless Film Festivalen parte hartu duten Ondarroa BHIko ikasleak. Argazkia: Ondarroa BHI.

Ondarroako BHIko zuzendaritza taldeko kideek esan dutenez, Gizarteratze Zikloko ikasle guztiek parte hartu dute jaialdian. Bost film labur aurkeztu zituzten lehiaketara eta horietako bategaz saria lortuta pozik daudela nabarmendu dute. “Maribel Arrien Gizarteratzeko Zikloko zikloko irakasleak jaialdia ezagutzen zuen, eta ikasleak bertara lanak aurkeztera animatu zituen. Erronka berri baten barruan egindako lan bat izan da honakoa, eta pozik gaude lortutako emaitzagaz”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.