Master Goxua txapelketako finalaurrekoak erabakitzen hasiko dira asteburuan
Bost partida jokatuko dira asteburu honetan, lau zapatuan [azaroak 27] eta bat domekan [azaroak 28]. Oraingoz bikote bakarra sailkatu da finalaurrekoetarako.
Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak antolatu duen pilotari ohien hirugarren Master Goxua Txapelketako beste bost partida jokatuko dira asteburuan –lau zapatuan eta bat domekan–, eta finalaurrekoetara igaroko diren bikoteak zehazten hasiko dira apurka-apurka. Oraingoz, jokatutako partida denak irabazita Gisasola eta Zalduegi daude finalaurrekoetan, baina beste guztiak erabakitzeko daude.
“Matematikoki ez dago ezer ziur oraindik. Asteburuan batzuk erabakiko dira eta hurrengoan falta direnak”, azaldu du Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak. Jakitera eman duenez, atzeratutako partidak direla eta, partida asko jokatuko dira datozen bi asteetan. Finalaurrekoak abenduaren 11n jokatuko dira, eta aste horretan ere partidaren bat jokatu beharko dela aurreikusten du Urionabarrenetxeak.
Asteburu honetako partidak ondorengoak izango dira:
Zapatuan, 12:15ean
- Lorenzo-Lariz/Bereikua-Bikandi
Zapatuan, 16:30ean hasita
- Igor Jaio-Aitxulua/Gandixa-Goratz
- Varela-Unanue/Madariaga-Malax
- Balsera-Subilla/Gomez-Zubiria
Domekan, 18:00etan
- Oier Urrutia-Peio Etxebarrieta/Onagoitia-Arrate