Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

30 urteren ostean agertokietara itzuliko dela iragarri du Delirium Tremens talde mutrikuarrak

1985etik 1991ra bitartean egon zen abian taldea. Erdi bana partekatutako lan bat, bi lan luze eta zuzenean grabatutako beste bat argitaratu zituen. Martitzenean [azaroak 30] emango duten prentsaurrekoan iragarriko dituzte itzulerari buruzko xehetasun guztiak.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/11/26

Mauka diskoetxeak eta Last Tour management enpresak jakinari dutenez, duela 30 urte desegindako Delirium Tremens talde mutrikuarra agertokietara itzuliko da 2022an. Martitzenean [azaroak 30] Bilboko Kafe Antzokian prentsaurreko bat emango du rock taldeak; hain zuzen ere, duela 30 urte eman zuzen azken zuzenekoaren egun berbera baliatu dute horretarako. Agerraldi horretan emango dituzte itzulera horri buruzko argibide guztiak; orduan jakingo da noiz eta non joko duten.

Prentsara bidalitako oharrean horrela diote: “1991ko azaroaren 30ean eman zuen bere azken kontzertua Delirium Tremensek. Eta 30 urte hauetan gauzak asko aldatu dira, onerako bezala txarrerako. Bat, guretzat zoritxarrez, inoiz ez da berreskuratu ahal izango, baina 80ko bukaeran eta 90eko hasieran denon bihotzak ukitu eta astindu zituen kresal usaineko rock zuzen eta indartsu honek bizirik jarraitzen du. Oraindik ere! Bai horixe!”.

Taldea 1985etik 1991ra bitartean egon zen abian. 1985ean sortu zuten Andoni Basterretxeak (ahotsa eta gitarra), Juan Jose Iurrita Txufu-k (bateria) eta Javier Bilbatua Billy-k (baxua), eta, pare bat maketa grabatu ostean, 1987an argitaratu zuen Zarrapo talde nafarrarekin erdi bana partekatutako lehenengo diskoa: Hemen denak berdinak dira (Oihuka); garai hartan ohikoa zen bi talderen artean disko bat osatzea.

Hurrengo lau urtetan bi lan luze plazaratu zituzten. 1989an argitaratu zuten Ikusi eta ikasi (Oihuka) taldearen lanik entzutetsuena. Diskoa grabatzera sartu baino lehen Txufuk taldea utzi zuen, eta Patxi Irisarri sartu zen haren ordez. Diskoa grabatu eta berehala IƱigo Muguruza sartu zen taldean, eta Delirium Tremens laukote bilakatu zen. Urtebete beranduago argitaratu zuten estudioko azken diskoa, Hiru aeroplano (Oihuka). Bilbo zuzenean 91-5-24 (Esan Ozenki) zuzenean grabatutako diskoa izan zen taldeak kaleratu zuen azkena. Handik gutxira amaitutzat eman zuten ibilbidea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.