2021/11/26

Bodyboarder bat Ondarroako hondartzan

Ondarroako Arrigorriko VII. Bodyboard Txapelketa lehiatzen hasiko dira domekan

Aurten, estreinako, bi jardunalditan banatuta lehiatuko dute txapelketa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 22 bodyboarderrek izena eman dute txapelketan.

30 urteren ostean agertokietara itzuliko dela iragarri du Delirium Tremens talde mutrikuarrak

1985etik 1991ra bitartean egon zen abian taldea. Erdi bana partekatutako lan bat, bi lan luze eta zuzenean grabatutako beste bat argitaratu zituen. Martitzenean [azaroak 30] emango duten prentsaurrekoan iragarriko dituzte itzulerari buruzko xehetasun guztiak.

Euskal Zine Bilerak eta Zinegin jaialdiek 'Gaualdi' berezia eskainiko dute

Ikusgarri aretotik jarraitu ahalko da 'Gaualdia'. Bihar [azaroak 27], berriz, zinemagintzako profesionalen topaketa egongo da goizean, eta sari banaketagaz itxiko dute jaialdia arratsaldean, Ikusgarri aretoan.

Silitiak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa

Silitia taldea osatzen duten Xabier Barrutia bilbotarrak eta Ibai Silicato lekeitiarrak izebari 'Zorionak zuri' abestuz ospatu zuten garaipena. 5.000 euroko saria eta Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango dute.

Eskuragarri daude Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finaleko gonbidapenak

Lea-Artibaiko taldeak Uribe Kostaren kontra jokatuko du finala astelehenean [azaroak 29] BIlboko BBK Salan, 18:00etan.

Gehiago