Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskal Zine Bilerak eta Zinegin jaialdiek 'Gaualdi' berezia eskainiko dute

Lekeitio
Kultura

Ikusgarri aretotik jarraitu ahalko da 'Gaualdia'. Bihar [azaroak 27], berriz, zinemagintzako profesionalen topaketa egongo da goizean, eta sari banaketagaz itxiko dute jaialdia arratsaldean, Ikusgarri aretoan.

2021/11/26
Eider Mugartegi

Lekeitioko Euskal Zine Bilera azken txanpan sartu da. Zapatuan [azaroak 27] banatuko dituzte lehiaketako sail ofizialeko lanen sariak Ikusgarri aretoan, Ana Goitia eta Aitor Abaroak aurkeztuta 19:00etan hasiko den itxiera ekitaldian. Horrez gain, euskal animazioa bultzatu eta zinemazale berriak sortzeko lanean aitzindari izan diren Baleuko eta Dibulitoon Studio ekoiztetxeak ere omenduko dituzte.

Horren guztiorren aurretik, baina, Lekeitioko 44. jaialdiko azken ekitaldiez gozatu ahal izango da. Gaur [azaroak 26], 21:00etan, esate baterako, Euskal Zine Bilera zuzenean konektatuko da Hazparneko Zinegin jaialdiagaz. 10. Zinegin euskal zinemaldia atzo [azaroak 25] hasi zen eta domekara [azaroak 28] arte iraungo du, eta, gaur, jaialdi biek bat egin eta elkarlanean antolatutako Gaualdia eskainiko dute.

Hasteko, Non dago Mikel? filma proiektatuko dute aldi berean, eta ondoren, Hazparnetik zuzenean Kristof Arotsarenak gidatutako solasaldian parte hartuko du Lekeitioko jaialdiak. Amaia Merino zuzendariagaz eta senide bategaz solasaldia egingo dute Hazparnen. Zinegin jaialdia ezagutzeko aukera ere egongo da Euskal Zine Bilerak zuzeneko elkarrizketa bat egingo die-eta Zinegineko arduradunei.

Ikusgarri aretotik jarraitu ahalko da Zinegin jaialdiagaz batera egingo den Gaualdia. Sarrerak euro 2 balio ditu, eta Lekeitioko kultur etxean edo Ikusgarri aretoan bertan eskuratu daitezke.

Animaziozko filmak. Aurreko egunetan legez, gaur ere Ikusgarri aretotik eta Euskal Zine Bileraren webgunearen bidez ikusi ahalko dira euskal animaziozko filmak, Animadebaren eskutik. Koldo Almandozen Hubert Lemonen azken hegaldia (10’), Aitor Oñederraren I said I would Never Talk About Politics (11’), Bego Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay (3’23”) eta Hauazkena taldearen Beti bezperako koplak (6’) filmak emango dituzte.

Bestalde, zapatuan 12:00etan, (H)emen Gaude atalean, Olatz Beobidek gidatutako Topaketa Profesionala egongo da kultur etxeko Azkue aretoan. Pelikulen banaketari buruz ariko dira Graxi Irigai EHUko ikerkerlaria eta Gastibeltzako kidea, Joahana Olabarria Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta Maria Jesus Diez Sota Barton Filmsekoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Lekeition ospatuko da Bizkaiko bosgarren Nagusien Eguna

2022/05/26
Lekeitio
2

Herri baten esperantza

2022/05/27
Ondarroa
3

Lau puntu lortu zituen etxean Mutriku Sokatira Taldeak

2022/05/26
Mutriku
Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.