Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroako Arrigorriko VII. Bodyboard Txapelketa lehiatzen hasiko dira domekan

Aurten, estreinako, bi jardunalditan banatuta lehiatuko dute txapelketa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 22 bodyboarderrek izena eman dute txapelketan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/11/26

Beste behin ere Arrigorriko Bodyboard Txapelketa lehiatuko dute Ondarroan. Txapelketa herrikoia domekan [azaroak 28] lehiatuko dute hondartzan. 09:00etan uretarako dira lehen parte hartzaileak, eta 14:00ak arte lehen jardunaldiko lehen bi errondak lehiatzen ariko dira.

Antolatzaileek esan dutenez, domekan bodyboardean aritzeko nahikoa baldintza egokiak egongo dira, eta horregatik erabaki dute txapelketa egun horretan egitea. “Egia esan, eguraldi eskasa dago iragarrita, euria eta iparraldeko haizea egongo dira, baina olatu ederrak egotea espero dugu. Irail, urria eta azaroa guztian ez da bodyboardean ariko besteko itsaso onik egon, eta lehenengo itsasaldia datorrela iragarri dutenean txapelketa antolatzea erabaki dugu.

22 bodyboarderrek parte hartuko dute txapelketan. “Urrian txapelketan izena emateko tarte bat zabaldu genuen, eta pentsa baino jende gutxiagok izena eman du. Denetara 22 lagunek parte hartuko dugu txapelketan. Hortik hiru gazte-gazteak dira; aurten estreinako parte hartuko dute txapelketan”.

Txapelketa egiteko epea 2022ko apirilera arte ezarri dute

Txapelketa aurten bestelako formatuan lehiatuko da, bi jardunalditan banatuta. “Lehenengo jardunaldian lehen bi errondak jokatuko ditugu, hamar txandatan banatuta. Bigarren jardunaldian, berriz, hirugarren erronda, final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko ditugu. Berezitasun modura, azken fasean lau laguneko txandak jokatu ordez, bikoak jokatuko ditugu. Hau da, azken fasean buruz burukoak jokatzea pentsatu dugu, zerbait berezia egitearren”.

Hurrengo jardunaldiaren data ez dute zehaztu oraindik. Txapelketa egiteko epea 2022ko apirilera arte ezarri dute, eta eguna olatu mailaren eta eguraldiaren arabera erabaki dutela esan dute. “2022ko apirilera arte horretarako astia edukiko dugula uste dugu”.

Antolatzaileek zale guztiak hondartzara hurreratzera gonbidatu dituzte. Gaineratu dutenez, giro onik eta ikuskizunik ez da faltako Arrigorri hondartzako inguruetan. “Aurreko urteetan egin modura, oraingoan ere txapelketa musikagaz girotuta egongo da. Hondartzako taberna zabalik egongo da; jan-edana egongo da. Nahiz eta eguraldi eskasa egon ea jendea bertora hurreratzera animatzen den”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.