Jabi Patxon abeslari lekeitiarrak sei abestiko EPa kaleratuko du
Musikari lekeitiarrak bihar [abenduak 2] argitaratuko du lan berria. Hainbat musikarigaz elkarlanean osatu du sei abestiko EPa. Durangoko Azokan aurkeztuko du abenduaren 6an.
Lehen bi abestiak, Jokerra eta Aingeruak singleak, aurretik eman zituen ezagutzera Patxonek aurrerapen modura Spotifyn eta Youtubeko musika kanalean, eta beste lau abesti berrigaz osatu du EPa. Bihartik [abenduak 2] aurrera egongo da kalean.
Jose Manuel Sampedro Xampe PLTko bateria-jotzailea izan zenak daukan Koba estudioan grabatu zuen Jokerra, jokoan Okerra izena daraman singlea; Aingeruak berriz, Jagoba Ormaetxea TAOMen produkzioagaz, eta beste lau abestiak grabatzeko ere “jende bikainagaz” batu dela azaldu du.
EH Sukarra taldeko Fakun Calderon (bateria), Cesar Tejada (baxua) eta Asier Olaba (gitarra elektrikoa) musikariekin Kofradia Rock taldea osatu duela jakitera eman du lekeitiarrak, eta McOnak taldeko Irati Irizar biolin jotzailea eta Joseba Iturraspe abeslaria gehitu zaizkie abesti batetan. “Abesti irlandar tradizional zahar batean elkartu dira gurekin. Bihar bertan irtengo du single berriak plataformetan”. Mamen Rodrigo Las Vulpes, Anticuerpos eta orain Puro Chilen ari den musikariagaz ere grabatu duela aurreratu du. “Ahotsa jarri du beste abesti batetan”.
Lorentzo Recordsen grabatu du EPa Patxonek, Aitor Ariñogaz. “Oso gustura egon gara grabatzen Aitorregaz; niretzat luxu bat izan da musikari handi guzti hauekin grabatu ahal izatea”.
Durangoko Azokan aurkeztuko du EP berria Ahotsenean eskainiko duen zuzeneko kontzertuan. Abenduaren 6an emango dute kontzertua 12:10ean.