Danonartinek iaz baino 252 kilo janari gehiago batu ditu aurtengo bilketa berezian
Joan den asteburuan egin zuten bilketa, eta guztira 3.798 kilo janari batzea lortu zuten. Elkarteko kideak oso pozik agertu dira.
Esker oneko berbak baino ez dituzte izan Ondarroako Danonartin elkarteko kideek. Izan ere, joan den asteburuan egindako janari bilketa berezian 3.798 kilo janari batu zituzten, iaz baino 252 kilo gehiago. “Mila esker eguraldi txarragaz bilketa gauzatzea posible egin zuten boluntario guztiei. Mila esker benetan”, esan dute elkarteko kideek.
Janaria eman duten herritar guztiei ere eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie Danonartinek. “Ekarpen hori oso garrantzitsua izango da elkartearen biltegiak bete eta beharrizana daukatenei laguntzen jarraitzeko”.