Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun larrialdia bihar sartuko da indarrean

Urkulluk jakinarazi du gaur bertan sinatuko duela osasun larrialdia deklaratzeko dekretua, eta bihar [abenduak 3] arratsalderako bilerara deitu du Labi.

Arantxa Iraola (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/02

Asteon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik iragarri du COVID-19aren datuen eboluzio «txarra» zela-eta berriz deklaratuko zuela Iñigo Urkullu lehendakariak osasun larrialdia; gaur arratsaldean, Lehendakaritzak jakinarazi du gaur [abenduak 2] bertan izenpetuko duela osasun larrialdia lehendakariak, eta ondorioz bihar bertan [abenduak 3] sartuko dela indarrean.

LABIren bilera, bihar [abenduak 3]. Bihar arratsalderako [abenduak 3], Urkulluk bilerara deitu du Labi, izurria kontrolpean hartzen ahalegintzeko neurriak ezartzen dituen batzordea. 16:30ean izango da. Ondoren emango dute ezarriko dituzten jarraibideen berri. Gaur goizean, Urkulluk esan du «neurrizkoak» izango direla. Pandemien aurkako legea onetsi zuten Eusko Legebiltzarrean, eta han ezarritako irizpideen araberako neurriak izango direla gogoratu du.

Urkulluk osasun larrialdia ezartzen duen hirugarren aldia izango da hau. 2020ko martxoan ezarri zuen lehenengo, hilak 14 zituela, COVID-19aren lehen olatuaren hasieran. Handik hilabete batzuetara, maiatzaren 18an, bertan behera utzi zuen; «zaintza eta kontrolerako» fase batera igaro nahi izan zuen. Baina abuztuan ezarri egin behar izan zuen berriro, datuek okerrera egin zutela eta. Osasun larrialdi hura indarrean egon zen orain bi hilabete arte; urriaren 5ean, datuak apalduta zeudela ikusita, bertan behera utzi zuen berriro. Baina ez du luze iraun.

Neurriak espero dira osasun ziurtagiriari dagokionez ere. 50 bezero baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisialdian eskatzen hasteko baimena lortua du Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenaren partetik, eta auzitegiaren ebazpen ofiziala eskura izan orduko indarrean jarriko dutela esaten ari dira Jaurlaritzako iturriak. Are gehiago, gaur Iñigo Urkulluk iragarri du aztertzen ari direla ziurtagiri hori beste alor batzuetara ere zabaltzen hastea. Onartu du, hala ere, ez dela egun batetik besterako kontua izango: auzitegien babesa beharko lukete berriz. Nafarroako Gobernuan ere ziurtagiriaren erabilera hedatzeko asmotan dabiltza; Maria Txibite lehendakariak gaur iragarri du zahar etxeetan eskatzen hastea aztertzen ari direla.

Erlazionatutako edukiaZiurtagiriaren derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaltzea aztertzen ari da JaurlaritzaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.