Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Ikastetxeetan hitanoa eta alokutiboa lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Markina-Xemeinen

AEK-ko irakasleek urteetan egindako lanketaren fruituia aurkeztu dute gaur [abenduak 3]. Unitate didaktikoa batez ere DBH4ko ikasleei zuzenduta dagoela eta etorkizunean proiektua gehiago garatu daitekeela azpimarratu dute.

Unitate didaktikoaren lanketan aritu direnak, Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkateagaz eta Urtzi Uriarte Euskara teknikariagaz.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/12/03

Unitate didaktikoaren bidez hitanoa eta alokutiboa balioan jarri nahi dituztela zehaztu dute proiektua landu duten AEK-ko irakasleek. “Herritarrak altxor horren balioaz jabetzea, oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta erabilera bultzatzea dira helburuak”. Unitate didaktikoak bi argitalpen biltzen ditu: irakasleen koadernoa eta ikasleena. Urtarrilean argitaratu eta Markina-Xemeingo ikastetxeetan banatuko dute.

Hiru ataletan banatu dute unitate didaktikoa: irakaslearen koadernoa (azalpenak, ariketen erantzunak eta eranskinak), ikasleen koadernoa (ariketak eta eranskinetan aditz taulak) eta QR bidezko audioak. “Momentuz, aditz tauletan indikatibozko formak sartu ditugu, orainaldian eta lehenealdian. Bestetik, audioen bidez hitanoz landutako testuak entzun ahalko dira”. Trebetasun linguistikoei dagokienez, unitate didaktikoak irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena lantzen dituela zehaztu dute. Eta unitate didaktikoa DBH4. mailako ikasleei zuzenduta badago ere, beste adin tarte batzuetako ikasleekin ere landu ahal dela esan dute. “Zortzi saiotan banatuta, bi astetan landu ahal da”.

Urteetan hitanoaren eta alokutiboaren erabilera galtzen joan bada ere, Markina-Xemeinen, Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian eta Aulestin oraindik ez dela guztiz galdu diote

Azpimarratu dute sortu duten materiala gaurkotasunera egokitzen saiatu direla. “Besteak beste, adierazpen arrazista, homofobo eta sexistak baztertzen saiatu gara. Horrez gain, eta gazteengana hobeto heltzeko asmoagaz, Markina-Xemeingo leku publikoak eta gaur egungo hizkuntza teknologikoa ere txertatu ditugu”.

Urteetako lana. Unitate didaktikoa gaur [abenduak 3] aurkeztu badute ere, urteetako lanaren emaitza dela esan dute. “Batez ere AEK-ko irakaslek egin dugu lanketa (Orkatz Gandiaga, Oihana Plaza, Garbiñe Idoeta eta Iraide Bengoetxea). Gure lanorduetatik kanpo egin dugu, eta urteetan ibili gara horretan”. Dena dela, beste batzuen laguntza ere eduki dutela gaineratu dute: Markina-Xemeingo Udala, Urtzi Uriarte euskara teknikaria eta ikastetxeetako irakasleak (Jose Irueta –BeraKruz ikastola– eta Andoni Lariz –Bekobenta eskola–). “Audioak grabatzeko Markina-Xemeingo EUP! irratiaren laguntza ere eduki dugu”.

Jokin Egia eta Igor Ibarzabal Markina-Xemeigo gazteak hitanozko aditzekin egindako APP bat garatzen ari dira

Urteetan hitanoaren eta alokutiboaren erabilera galtzen joan bada ere, Markina-Xemeinen, Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian eta Aulestin oraindik ez dela guztiz galdu diote. “Alde horretatik zorte handia daukagu”. Gaineratu dute Markina-Xemeinen hitanoari buruz egindako azken lana 1981. urtean egin zela. “Orduko lan hori Kontxi Arregik eta Rodrigo Garziak egin zuten, Luis Baraiazarraren laguntzagaz. Ordutik, guk dakigunez, ez da ezer gehiago egin”.

APP bat. AEK-ko irakasleek garatutako proiektuaz gain, azaldu dute Jokin Egia eta Igor Ibarzabal Markina-Xemeigo gazteak hitanozko aditzekin egindako APP bat garatzen ari direla . “Euren proiektua eta gurea harremanduta daude. Beraz, gure unitate didaktikoa hasiera baino ez dela uste dugu; honek jarraipena edukiko duelakoan gaude”. Egia ere aurkezpenean egon da, eta azaldu du momentu honetan unitate didaktikoa eta APPan jasota daukaten edukia uztartzen ari direla.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.