Momentuz, zapatutik aurrera [abenduak 4] ziurtagiria beharko dute herritarrek aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dieten lekuetan eta 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua duten jatetxeetan. Ziurtagiria beste leku gehiagotan eskatzeko baimena EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar diela esan du.
AEK-ko irakasleek urteetan egindako lanketaren fruituia aurkeztu dute gaur [abenduak 3]. Unitate didaktikoa batez ere DBH4ko ikasleei zuzenduta dagoela eta etorkizunean proiektua gehiago garatu daitekeela azpimarratu dute.
Alde batetik, musikari lekeitiarrak zortzi abesti argitaratu ditu USB formatuan, eta izen bereko ikuskizuna ere sortu du. Aurkezpena abenduaren 6an egingo du, Durangoko Azokan.