Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Azken urteetako aurrekonturik handiena onartu du Lekeitiok 2022rako

Aurten baino 2.022.926 euro gehiago izango dituzte. Ia milio eta erdi inbertsioen atalera zuzenduko dituzte.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/12/08

Lekeitiok ia 10 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Azken urteetan onartu dituzten hasierako aurrekontu altuenetarikoa izango da. Hain zuzen ere, 9.906.300 euroko aurrekontuagaz hasiko du urtea, hau da, aurten baino 2.022.926 euro gehiago izango dituzte; izan ere, aurtengo hasierako aurrekontua 7.883.374 eurokoa izan zen. Joan den asteko osoko bilkuran [abenduak 2] onartu zituzten 2022ko aurrekontuak, EAJren aldeko botoekin; EH Bildu, aldiz, abstenitu egin zen.

Udalak jakitera eman duenez, “oinarrizko eta kalitatezko zerbitzuak bermatu eta mantentzea” ditu helburu aurrekontuak, eta lau irizpide hartu dituzte kontuan egiterakoan: COVID garaiaren aurreko aurrekontu maila bermatzea, gizarte laguntzetan indarra jarriz eta diru kopurua gehituz; hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoak betetzea eta urtez urte konpromiso horiek betetzeko beharrezkoak diren ekintza, programa eta zerbitzuak aurrera eramatea; auzo edo kale lanekin jarraitzea, herria irisgarriagoa eginez, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea emanez eta kaleen mantentze eta hobekuntza lanak burutuz, eta beharrezko inbertsioak egiten jarraitzea.

Azken horietara, inbertsioetara, bideratuko dute aurrekontuaren kopuru handi bat, %15,02. Ia-ia miloi bat eta erdi izango dira, 1.487.496 euro, hain zuzen ere. Era askotako proiektuak dituzte aurreikusita 2022rako, batzuk berriak dira, eta beste batzuk aurretik datozen egitasmoei amaiera eman edo osatzea izango dute helburu.

Zenbateko handiena Larrotegi futbol zelaia hobetzeko erabiliko da (470.000 euro). Jakitera eman dutenez, aurten berdegunea aldatu behar dute. Mendieta ontziolaren lanetarako 350.000 euro gorde dituzte. Ontziola amaitu eta etxeagaz hastea da udalaren asmoa. Proiektu berri ezberdinak idazteko 133.000 euro izango dituzte, besteak beste Zumatzeta-San Ignazio ingurua hobetzeko, Telefonika atzean etxebizitza sozialak eraikitzeko plan berezia idazteko, La Merced parkea konpontzeko urbanizazio proiektua egiteko, parke berria egin nahi dute estalki txiki bategaz, eta Merkatu Plaza eta Limoiondoen plaza egokitzeko proiektuak ere idatzi nahi dituzte.

Sail bat ere badute Haurreskolako eraikina hobetzeko lanak amaitzeko (111.000 euro) eta beste bat eskolako patioa estaltzen hasteko (111.000 euro). Lekeitioko Haurreskolaren eraikinak ez zituen beharrezko segurtasun neurriak betetzen, eta konponketak faseka egin dituzte. Datorren urtean azken faseak burutuko dituzte. Bestalde, datorren urtean hasiko dituzte eskolako patioa estaltzeko lanak, baina lehen fasea izango da. Lanak hurrengo urtean amaitzea espero dute.

Kaleko argiteria berritzen ereĀ  jarraituko du udalak (130.000 euro), eta informazio eta komunikazioko teknologia (IKT) aplikazioak indartu edo garatzeko asmoa ere badute. Kirol eta Kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko sistema informatiko bat garatu nahi dute, eta proiektu desberdinak idazteko 52. 975 euroko diru saila izango dute. San Jose elizako kanpaien egitura ere konponduko dute (30.322 euro).

Udalaren asmoa Andraetxea eta bake epaitegia lekuz aldatzea da. Behargintzako lokala hutsik geratuko dela eta, bake epaitegia Behargintza dagoen lokalera eramatea dute asmoa, eta Andraetxearentzako izango da orain bake epaitegia dagoena. Lokal horiek egokitzeko behar diren azpiegituretara 20.000 euro bideratuko dituzte.

Urtero behar izaten ditu Ikusgarri zinema aretoak egoki mantentzeko konponketak, eta horretarako 10.000 euro izango dituzte. Ostera, Eliz Atea kaleko gasolindegi zaharrean joango den turismo bulego berriaren proiektua amaitutzat emateko, eraikinaren barrua janztea falta da, eta horretarako 15.000 euroko kopurua izango dute. Azkenik, larrialdi klimatikoari aurre egiteko azterketak egiteko 20.000 euroko diru saila gorde dute.

Gizarte Larrialdiak. Bestalde, udalak Gizarte Larrialdietara bideratzen zuen zenbatekoa handitzea erabaki du. Datorren urtera begira, gizarte larrialdietako laguntzak bikoiztu baino gehiago egin dituzte. Aurten 50.000 euro bideratu dituzten sail horretara, eta 2022an 120.000 euro izango dira. Jakitera eman dutenez, gizarte larrialdietako laguntza eskaerak nabarmen igo dira azken urteetan, eta joerak horrela jarraitzea aurreikusten dute. Beraz, sail hori indartzea “beharrezkoa” dela esan dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.