Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bizkaiko finalak jokatuko dira Markina-Xemeingo Uni frontoian

Gazte eta nagusien kategoriako finalak jokatuko dira barikuan [abenduak 10]. Markina-Xemein, Berriatua, Lekeitio eta Gernika-Lumoko klubetako puntistak daude finaletan.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/12/08

Bizkaiko Kluben Arteko Zesta-punta Txapelketa amaierara iristen ari da. Barikuan [abenduak 10] jakingo da nortzuk diren gizonezkoen gazte eta nagusien 1. eta 2. mailetako aurtengo txapeldunak. Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko dira finalak 17:30etan hasita.

Markina-Xemeingo, Berriatuko, Lekeitioko eta Gernika-Lumoko klubetako puntistak ailegatu dira kategoria horietako finaletara. Gazteak izango dira kantxaratzen lehenak. Gazteetan, Markina-Xemeingo Arakis eta Atain II. eta Berriatuko Xabi eta Ortzi aurkituko dira aurrez aurre. Ondoren, nagusien 2. mailako norgehiagoka jokatuko da. Nagusien 2. mailako finalean Ibarluzea I. eta Elkoro I. Markina-Xemeingo bikotea eta Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeko Galletebeitia anaiak neurtuko dira. Eta, azkenik, nagusien 1. mailako irabazleak erabakiko dira. Final horretan Berriatuko Antzon Alberdi eta Lekue eta Gernika-Lumoko Roke eta Diaz aurkituko dira aurrez aurre.

Finalaurrekoak. Datorren asteburuan jokatuko dira, bestalde, mutilen kadete mailako finalak eta nesken kadete-gazte mailakoak. Asteburu honetan jakingo da nortzuk egongo diren final horietan. Izan ere, finalaurrekoak jokatuko dituzte neskek Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan barikuan [abenduak 10] 16:45ean, eta mutilek domekan [abenduak 12] 12:00etan.

Markina A (Erika-Arai) eta Berriatua B (Elaia-Elena) neurtuko dira Markina-Xemeinen, Berriatuan, berriz, Berriatua (Danel-Xuban) eta Markina B (Txanton-Garate) bikoteen arteko norgehiagoka egongo da. Finaletarako sailkatuta daude dagoeneko Berriatua A (Ihart-Maialen) kadete-gazte nesketan eta Markina A (Jokin-Peru) kadete mutiletan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.